Kaixo kantu lagun!
Elgoibarko
kantu zale talde bat gera eta gure herrixan zerbaitx antolatzeko asmotan gabiz.
Gure taldia hilero irtetzen da kalera kantura, hil bukaerako ferixian
epeltasuna aprobetxauaz.Azken
denboraldixan kantu topaketa bat antolatzeko ideia euki dogu buruan eta azkenian
aurrera itxia erabaki dogu. Asmua inguruko kantu zaliok batzia da, gure herriko
bazter guztixak euskal kantu zaharren doinuekin betetzeko. Goizetik hasitxa
herrixan ziar kantuan ibili ondoren, danok alkarrekin bazkaltzia da gure nahixa,
gero abesten eta dantzan jarraitzeko. Honen
bidez zuen herriko kantu taldia, kantu zaliak, edo egun politx bat pasatzia
nahi dozuen danok gonbidau nahi
zaitxuztegu guretzako hain berezixa izango dan egun hontara.Gure ohitxurakin jarraitxuz, topaketia urriko ferixa
egunian antolatzia erabaki dogu, hilan 31an.Besterik
gabe eta topaketan elkar ikusiko dogulakuan Elgoibarko
Kale Kantariak
No hay comentarios:
Publicar un comentario