2016/12/02

Kantu eta Jauzi jaia Arrigorriagan

 Jasotako informazioa:
Euskara egunaren inguruko ekimenak antolatu dugu Arrigorriagan.  Kantu eta Jauzi dugu, bihar, zapatua, abenduak 3, arrastiko 18:00etan eta Santa Isabeleko frontoitik abiatuta. Bertan, EH-ko herrialde ezberdinetako kantak eta dantzak plazaratuko ditugu zuen laguntzarekin, noski. Atzoko bertso-poteoa eta euskarari keinua egiteko argazkien ekimenen arrakastaren ondoren, amaiera potoloa emango diogu euskararen egunari.
Eta euskararen egunari euskal giroa topera emateko "euskal jantziekin" etorten animatzen nahi zaituztegu. Norberak, duenarekin, baserritar, arrantzale, kaikua,....
Egingo dugun geldialdietan, kartelan agertzen den bezala, herrialde bateko bi kanta eta bi dantza egingo ditugu eta amaitzean, Erromeria Ibaizabal landan eta "Euskaraz bizi nahi dut" ekimenean egindako argazkiak ikusgai izango direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario