2016/10/13

Kantagintzaren ondarea aztergai Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan

Kantagintzan jarriko dute arreta Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiek. Urriaren 27an izango da Villabonako Subijana etxean (Mintzola) 18:30etatik aurrera. 
Hirugarren urtez jarraian antolatu dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Aurten Villabonako Subijana etxean izango dira urriaren 27an, 18:30etik aurrera. Euskal kantagintzaren ondarea izango dute helduleku aurtengo jardunaldiek eta tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertuko da.
Jardunaldietan izango dira parte hartzen Jon Bagues (ERESBIL), Igone Etxebarria (LABAYRU), Jean Mixel Bedaxagar (SÜ AZIA) eta Maite Deliart (Euskal Kultur Erakundea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario