2024/10/10

URRIAK 20, BAZTAN KANTUZ 12.00etan Elbeteko plazatik abiatuta


 

URRIAK 18, Erandio kantagunea taldearen kantu saioa 19.30ean abiatuta


URRIAK 11, Bilbo Kantariren saioa 19.30ean Plaza Barritik abiatuta.

Hilabete honetako, urriko Bilbo kantari, urtero bezala, urriaren 11an izango da "Txikitero eguna"rekin bat. Hasteko ordua ohikoa izango da, hau da, 19.30ean. Baina "La Bolsa" inguruan Pilota-Santa Maria kalean, 20.00etan Salvea egiten ohi dutenez, denok erosoago egoteko eta elkarri trabarik ez egiteko, gure ibilbidea atzekoz aurrera egingo dugu oraingoan. Beraz, Plaza Barrian hasiko gara. Burutuko dugun ibilbidea hauxe izango da: Plaza Barria, Unamuno plaza, Zamudioko atea, Santiago plaza, antzinako "Bolsa"n amaitzeko. Milesker. 

BIDEOA: Urriaren 5ean Gernikako EUSKAL JAIA

Gernikako EUSKAL JAIA egun eder horretan jasotako abesti guztien BIDEOAK ondorengo youtube kanalean dituzue: GERNIKAKO EUSKAL JAIA

Zorion beroenak antolatzaile-talde guztiari! 

BIDEOA: Urriaren 5ean Iruña Kantuz kantujiran.


 

2024/10/04

URRIAK 10, TOPAKANTA Urdulizen 19.00etatik aurrera La Txozna tabernan


 Bestelako formatu batean, bainan helburu berdinarekin, musika eta kantuzaletasuna erabiliz gure kultura eta hizkuntza indartzeko egitasmo berri bat. Zorionak antolatzaileei.