2026/03/26

EH KANTUZ eguna: IZENA EMATEKO ESTEKA zuzenduta


 Hemen duzue EH KANTUZ egunerako IZENA EMATEKO ESTEKA zuzenduta: 

Zalantza edo arazoren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan, milesker:

euskalkantuzaleenelkartea@gmail.com   edota    zazpigarrenaldaba7@gmail.com

MARTXOAK 29, KORRIKA AMAIERA BILBON, KANTUJIRA 17:00etatik aurrera Arriagatik abiatuta BILBO KANTARIren eskutik.


 

MARTXOAK 28, KANTU POTEO NEBARREBAK tabernatik, 12:30ean hasita, BERANGO KANTARIren eskutik.


 

MARTXOAK 28, Baionan Kantuz, Euskal Museoan goizeko 11:00etatik aurrera

Udaberrian sartzen gira eta larunbat huntan Baionan Kantuz'ek ospatuko du "Egun on", berriki ikasi kantuarekin, bainan ere Jose Mendiaguen "Kantuz" mendeak iragaiten dituen kantatzearen manifestuarekin. Baionatik aste hastapenean pasatu den Korrikaren azken egunetan izanen gira ere, "Aberriaren mugak" emanez ospatua daikena. Joan den aldiko Baionan Kantuzek "San Martin azken larrosa" ekarri zaukun eta berriz arrosaren perfumea hedatua daike. Kantuen zerrenda osoa www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus guneetan zintzilikatua da, larunbateko errepikatzeko gisan. Udaberriarekin, Ets Bigorrak, Semeac hiriko taldeko lagunak hor daizke bestalde, beren urteko Baionako beilaren kari, ahots ederren besta baten menturarekin Euskal Museoaren aitzinean, edo Albert 1. eskolan euria balitz. 

MARTXOAK 26, korrikaren aldeko kantaldia, Santurtzi Kantariren eskutik 14:45eatik aurrera Casa Torretik abiatuta.


 

MARTXOAK 26, korrika kantaldia Sestao Kantariren eskutik, 13:00etatik aurrera.


 

BIDEOA: Martxoaren 21eko kantujira Donostian.

 





MARTXOAK 20, TXABARRIKO JAIETAN Kantaldia Sestao Kantariren eskutik, 19:30eatik aurrera.


 

2026/03/17

MARTXOAK 19, 2026ko KORRIKA abiatuko da Atharratzetik. Egun osoko festa egitaraua!

 
Egun osoko besta Atharratzen, hemen duzu eguneko egitaraua: KORRIKA HASIERA

ERANDIO KANTAGUNE taldearen 25. urteurrena: urte osoko egitaraua.

ERANDIO KANTAGUNE taldaren informazioa: 
Erandio herriak beti izan du kantuan eta dantzan aritzeko ohitura. 2000. urtean, eta horren aurreko azken urteetan gure herrian inork ez zuela egiten ikusita, Erandioko Altzaga ikastolako guraso talde bat atera ginen Santa Ageda bezperan kantuan.  Urrengo urtean euskal kantuak ikasteko elkarrekin geratzeko ideia atera zen, eta hortxe hasi ginen hilean behin elkartzen eta kalean egun seinalatuan kantatzen (Santa Ageda, Olentzero, auzoetako jaietan, euskararen egunean,...). Beraz, aurton 25. urteurrena ospatzen ari gara. Gure helburua beti izan da euskara gure herriko kaleetara ateratzea eta zein modu alaitsuago kantuen bidez baino, eta horrela gure hizkuntza eta gure kulturari, kantuen bidez gure kasuan, presentzia ematea. Gaur egun, bigarren ostiralean arrataldean, kalez kale ibiltzen gara gure errepertorioarekin. Poliki poliki inguruko beste taldeekin hasi ginen harremanetan (Santutxu kantari eta Deustuko kantugintza taldea). 2005ean elkarrekin txikitero egunean, urriaren 11an, eta San Tomas egunean, elkarrekin Bilbon kantuan ateratzen hasi ginen, eta hori izan zen 2007ko Aste Nagusian, Bilboko konpartsekin adostuta, Bilbo Kantari izeneko ekimenaren hazia, gaur egun hilean behin ere egiten dena, bigarren larunbatean arratsaldean hain zuzen. 
Urteurrena ospatzeko, hilabetero gurekin ospatzeko gonbitea egiten ari gatzaizkie harreman zuzena eta berezia izan dugun hainbat herrietako kantu taldeei, norberaren urtebetetzean ere lagunak gonbidatzen ohi ditugun bezala. Jaietan ere, San Agustinetan, abuztuaren bukaeran deialdia egingo dugu nahi duten guztiek gurekin elkartzeko. Urriaren 17an, Erandioko beste taldeekin batera, ospatu nahi dugu egun berezia antolatuz. 
ZORIONAK ERANDIO KANTAGUNE taldeari, eta segi bide beretik!! 

BIDEOA: BILBO KANTARIren azken saioa martxoaren 14an

 




BIDEOA: Bilbo Kantariren kantu liburuxka berria ETBko bideoklipean