2025/02/01

OTSAILAK 16, BAZTAN KANTUZ, Almandozko plazan 12.00etan.


 

OTSAILAK 7, XIBEROA KANTUZ LORATURIK, ikus-entzunezko ederra Bizkaia aretoan (EHU) 19.30ean.

 
Beste emanaldi batzuk egingo dituzte, tartean martxoaren 13an, Bilboko Arriaga antzokian. 

URDAIBAI KANTAGUNEA bere 20. urteurrena ospatzeko Corkek festibalean parte hartuko dute.ZORIONAK!



Aurten Udaibai Kantagune elkarteak bere 20. urteurrena ospatuko du. Taldeak, elkarteak sortzea erraza ez bada, zailago izaten da urteetan irautea, eta zorionez aurrera egin dute, eta modu aktiboan gainera. Urteurrena ospatzeko kantagintzaren inguruko ekimen batean parte hartuko dute, eta Euskal Herritik kanpo gainera. Datorren maiatzaren 2an eta 3an kantu-bidai ederra egin eta, Irlandako Cork hirian abesbatzen topaketan parte hartuko dute, gonbidatuak bezala. Emanaldia ez da lehiakorra eta herrialde ezberdinetako ordezkariak parte hartuko dute, tartean ere Zarauzko abesbatza. Ba besterik gabe, ZORIONAK eta ongi pasa zuen urteurrenaren opari berezi horretan Irlandako lurretan. 

 

OTSAILAK 4, SOPELA KANTARI "Agate deuna 2025", 18.00etan Larrabasterran.


 

URTARRILAK 25, "Palestinaren zauria" KANTA eta DANTZA Donostiako Bulebarrean, 12.00etan. (Atzeratu egin da eguraldiagatik)



URTARRILAK 25, BAIONAN KANTUZ, goizeko 11.00etan Albert !er eskolan.

Urte berriari kantuz ariko dira Baionan Kantuzeko kideak urtarrilaren 25 huntan, goizeko 11.00etan Albert 1er eskolan ez baitugu ateririk larunbat huntan. Oren batean pasa xaramelatuak daizke 27 urte hauetan liburuxkan diren kantu historkikoak... Aktualitateak manaturik Mixel Xalbador bertsularia gogoan, "mundurat eman ninduzun" Benito Lertxundik musikatu Xalbador bere aitaren bertsuak emanak izanen dira, euskararen bi zerbitzari haundien oroitzapenetan. Hots programa aberatsa eta bihotzerat doana daike urteko lehen hitzordu huntan, osoa www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus guneetan aurkitzen ahalko delarik jadaneko. Beraz larunbat arte!

URTARRILAK 25, BASAURI KANTARI, Bentako plazatik abiatuta 19.30ean.


 

URTARRILAK 19, BAZTAN KANTUZ Iruritako plazan, 12.00etatik aurrera.


 

URTARRILAK 17, ALGORTAN kalejira eta kantu poteoa, "Bidean" tabernatik abiatuta 20.00etan.