2025/02/01

URDAIBAI KANTAGUNEA bere 20. urteurrena ospatzeko Corkek festibalean parte hartuko dute.ZORIONAK!



Aurten Udaibai Kantagune elkarteak bere 20. urteurrena ospatuko du. Taldeak, elkarteak sortzea erraza ez bada, zailago izaten da urteetan irautea, eta zorionez aurrera egin dute, eta modu aktiboan gainera. Urteurrena ospatzeko kantagintzaren inguruko ekimen batean parte hartuko dute, eta Euskal Herritik kanpo gainera. Datorren maiatzaren 2an eta 3an kantu-bidai ederra egin eta, Irlandako Cork hirian abesbatzen topaketan parte hartuko dute, gonbidatuak bezala. Emanaldia ez da lehiakorra eta herrialde ezberdinetako ordezkariak parte hartuko dute, tartean ere Zarauzko abesbatza. Ba besterik gabe, ZORIONAK eta ongi pasa zuen urteurrenaren opari berezi horretan Irlandako lurretan. 

 

1 comentario:

  1. Anónimo2/2/25, 9:19

    Zorixonak partaide garenoi.Hogei urte bizi irautie ez baita erreza.Aipamen berezi bat Iosu Erezuma ri.Bera izan eta da GURE(alma mater)gidari.Aupa eta aurrera

    ResponderEliminar