Udaberrian sartzen gira eta larunbat huntan Baionan Kantuz ekimenak ere udaberria ospatuko du bere egitarauaren baitan, elgarretaratzeko plazera kantu airosekin haziz. Horien artean "baratze bat", "lore polit baten bila", hots amodiozko kantuak. Estrenatuko den kantu berria ere maitasunezkoa da, Antton Valverdek musikatu eta Xabier Leteren hitzekin sortutako "maitasunez hil". Kantuen zerrenda osoa www.facebook/baionan-kantuz eta www.baionan-kantuz.eus guneetan zintzilikatua da. Euskal Museoaren aintzinean ohi bezala, edo euria balitz Albert 1. eskolan.
2025/03/21
2025/03/16
Martxoak 7- Apirilak 5, IPARRA HEGOA 28. edizioa
Martxoaren 7an hasi zen 28. edizioko IPARRA-HEGOA ekimena. Xaian Erramun Martikorena eta Patxi Saizen kontzertua eskaini zuten, ondorengo egunetan hamaika ekitaldi eta jarduera antolatuko dira Bidasoako 2 aldeetan. EGITARAUA OSOA hemen: https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/03/iparra-hegoa-2025.pdf
Martxoak 10-30, 2025eko LORALDIA FESTIBALA BILBON.
Hamaika kultur ekitaldi ikusgai izango ditugu martxoko egunetan Bilboko LORALDIA festibalaren baitan. Hemen duzu, agenda eta egitarau osoa ikusteko aukera: LORALDIA FESTIBALA
Otsailak 25-Martxoak18, Iparraldea BERTAN Donostian.
Euskal Kultur Erakundearen eta Gipuzkoaren Foru Aldundiaren lankidetzaren ondorioz, aurten 24. edizioa izango da Donostian ospatuko den IPARRALDEA BERTAN ekimena. Ekimen honen baitan hainbat kontzertu antolatu dira martxoan: martxoaren 4an "hiru emazte kantari gogoan", martxoaren 11an Bekatu taldearen kontzertua, eta martxoaren 18an Mattin Lerisaren kontzertua. Kontzertuak arratsaldeko 19.00etan Santa Teresa komentuko aretoan izango dira. Informazio gehiago hemen: IPARRALDIA BERTAN
Suscribirse a:
Entradas (Atom)