Maiatza hainbat onuren hilabetea omen da, eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik. 28. urtemuga lorioski zazpi probintzietako lagunartean iragan ondoan, enbeia handiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean, joan den aldian argitaratu liburutto berria eskutan, ez edozein, gaztetasunaren kemena emaiten duen irudia baitu oraikoak. Kementsu beraz, kantu berriak eta betikoak kantatuko ditugu, horien artean, ikusi mendizaleak eta berriki estrnatu Antton Valverderen maitasunez hil, eta beste hainbat abesti bihotz altxagarri direnak. Gainerateko programa jada aurki daiteke www.baionan-kantuz.eus eta facebookeko guneetan. bEraz larunbata arte goizeko 11etan ttanko.
2025/05/23
2025/05/22
MAIATZAK 12-30, LAGUNEKIN KANTARI INTXAURRONDON (Donostia)
Urtero bezala Intxaurrondoko kantuzaleek egitarau ederra prestatu dute kantuaz goxatzeko:
- MAIATZAK 12, Esti Markezen kontzertua 19.30ean Intxaurrondoko kultur etxean
- MAIATZAK 19, Patxi Saizen kontzertua 19.30ean kultur etxean.
- MAIATZAK 26, etxekoekin kantari 19.30ean eta 30ean Kantujira Larrotxeneko plazan.
2025/05/11
EUSKAL HERRIA KANTUZ egunerako (ekainak 22) IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK.
Hemen duzue datorren ekainaren 22an, Tafallan ospatuko dugun EUSKAL HERRIA KANTUZ eguneko EGITARAUA. IZENA EMATEKO BETE eta BIDALI FORMULARIO HAU: EH KANTUZ eguna FORMULARIOA
MAIATZAK 25, KANTU FESTA USURBILEN, Usurbilgo euskal kantu taldearen eskutik.
Maiatzaren 25erako, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, KANTU FESTA ekimena antolatu du Zarauzko Montetxio, Lasarte-Oriako Xumela eta Hondarribiko Olagarro kantu taldeekin partekatuz. Euskaraldia-2025 ekimenaren amaierarekin bat eginez, euskaldun egiten gaituen euskara bultzatuz, euskal kantuen aldarrikapena plazaratu nahi luke, kantuez eta kontuez goxatzeko gogoz dagoen guztia gonbidatuz.
EGITARAUA: 10.30ean Herri bisita Usurbilgo museoa irekita; 12.00etan Kantujira; 14:00etan Kantu-bazkaria ikastolako gelan (menua: 25 €); 18:00etan, Elizako koruan organoaren laguntzarekin "txoria txori" eta "gure ametsak" kantu saioa eta ondoren Dema plazan kantuzaleon arteko agurra "partitzeko tenorea".
MAIATZAK 24, "KANTU BAT GARA" ikuskizunaren aurretik KANTUJIRA ZUMAIAN
Datorren maiatzaren 24an, gaueko 21.00etan, Jon Maiaren "KANTU BAT GARA" azken ikuskizuna eskainiko du Zumaiako Itzurun hondartzan. Ikuskizun hori baliatuz Zumaian egunean zehar kantuan aritzeko gonbitea jaso da, eta horrenbestez, Zumaian kantujira egiteko proposamena luzatzen dugu. Kantu taldeak bertara joateko animatuz gero jarri harremanetan Bilbo Kantariko kontaktuarekin: bekelkartea@gmail.com
Aurrerago informazio gehiago izanez gero, bertan zabalduko dugu (ordutegia, lekua, eta bestelako xehetasunak).
2025/05/07
MAIATZAK 11, HERRI URRATS, musika, kantaldi eta kantujira egunean zehar.
Iparraldeko ikastolen aldeko ohiko ekimena datorren maiatzaren 11an, Senperen izango dugu. Ohikoa denez, egunean zehar hainbat musika talde, kantaldi eta tartean Gipuzkoa gunean goizeko 12.30eatik aurrera Baionan Kantuz taldearen kantujira izango dugu.
EGITARAU OSOA HEMEN: HERRI URRATS 2025
Suscribirse a:
Entradas (Atom)