2026/04/04

BIDEOAK: Korrikaren amaiera Bilbon KANTUZ, Bilbo Kantariren eskutik

 


APIRILAK 18, Gernikako Arbola ereserkiaren aldeko ekimena Urkiolan


 

APIRILAK 10, Sopela Kantari, 19:30eatik aurrera


 

BIDEOA: Asteasun Kantuz martxoaren 22an eginiko kantujira.


 

APIRILAK 25, Baionan Kantuzen 29. urtebetetzea



Baionan Kantuz ekimenak bere 29. urtemuga ospatuko du apirilaren 25ean. Asteburu horretan Xingar feria iragaiten da eta horren gozatzeko aukera dukegu arratsaldean. Xingar feria denez, jatetxeetan lasaiki bazkaltzea ezinezkoa da, beraz Baionako Ikastolen laguntzari esker guhaurek antolatzen dugu bazkaria San Andres auzoan den Unibertsitateko jatetxean. Erreserba ezazue apirilaren 19a baino lehen. Zuen guzien errezebiltzeko gogoz gaude egun alegera eta koloretsu baten pasatzeko.