2015/10/05
2015/10/04
Azaroaren 7an, Iruñean Kantuz 10. urteurrenaren ospakizuna.
10 urte bete dira Iruñean kantuzaleeni taldea sortu zela. Urte hauetan sekulako lana egin izan dute, Hiriburuko kaleetan euskara entzutean, euskal abestiak kantatzen entzutea, alaitasun eta animo ugari eman digute guztioi. 10 urte bete dituzue, bainan beste 10 urte gutxienez bete ditzazuela horrela!!!.
Badakizue azaroaren 7an, ospakizun ederra kantuz Iruñan!!!
2015/10/03
Urriaren 31an, Elgoibarko kale kantarien kantujirarako gonbitea
Gutun hau jaso dugu Elgoibartik:
Kaixo kantu lagun!
Elgoibarko
kantu zale talde bat gera eta gure herrixan zerbaitx antolatzeko asmotan gabiz.
Gure taldia hilero irtetzen da kalera kantura, hil bukaerako ferixian
epeltasuna aprobetxauaz.Azken
denboraldixan kantu topaketa bat antolatzeko ideia euki dogu buruan eta azkenian
aurrera itxia erabaki dogu. Asmua inguruko kantu zaliok batzia da, gure herriko
bazter guztixak euskal kantu zaharren doinuekin betetzeko. Goizetik hasitxa
herrixan ziar kantuan ibili ondoren, danok alkarrekin bazkaltzia da gure nahixa,
gero abesten eta dantzan jarraitzeko. Honen
bidez zuen herriko kantu taldia, kantu zaliak, edo egun politx bat pasatzia
nahi dozuen danok gonbidau nahi
zaitxuztegu guretzako hain berezixa izango dan egun hontara.Gure ohitxurakin jarraitxuz, topaketia urriko ferixa
egunian antolatzia erabaki dogu, hilan 31an.Besterik
gabe eta topaketan elkar ikusiko dogulakuan Elgoibarko
Kale Kantariak
2015/10/02
Urriaren 24ean, II GOIERRI KANTUZ, aurten Idiazabalen.
Aurten Goierri Kantuz II. edizioaren jaialdia ospatuko dute Idiazabalen. Ez da jenderik faltako "gaztaren egun" berean egingo den ospakizun honetan. Bertara, Goierriko kantuzaleak hurbiltzeaz gain, inguruko eta bestelako euskal kantuzaleei ere gonbidapena bidaltzen zaie.
Egitaraua:
11:00etan, elkarretaratzea eta "hamaiketakoa".
11:30ean, Ekitaldi-harrera. Agurra dantza, bertsolariak, Goierriko abestia.
12:00etan, kalez kaleko kantujira.
14:00etan, pintxo-gazta dastatzea, kantuekin noski
14:30ean, herri bazkaria.
ondoren, kantu saioa, gaztetxoak kantuan, musika eskolako musikariak, eta kantuzaleen bazkalosteko kantu sesioaaaa!.
Animatu eta goxatu kantuz... gaztaren hiriburuan!!
Egitaraua:
11:00etan, elkarretaratzea eta "hamaiketakoa".
11:30ean, Ekitaldi-harrera. Agurra dantza, bertsolariak, Goierriko abestia.
12:00etan, kalez kaleko kantujira.
14:00etan, pintxo-gazta dastatzea, kantuekin noski
14:30ean, herri bazkaria.
ondoren, kantu saioa, gaztetxoak kantuan, musika eskolako musikariak, eta kantuzaleen bazkalosteko kantu sesioaaaa!.
Animatu eta goxatu kantuz... gaztaren hiriburuan!!
2015/10/01
Urriaren 24an, kantu bazkaria Markina-Xemeinen
Urriaren 24ean, Markina-Xemeingo 24ean, elkartuko dira kantuzaleak kontzejupean, bertan kantu liburuxkak banatu eta martxan jarriko dira guztiak kalez kaleko kantu-triki-poteoan. Eguerdiko 14:30ean berriz, herri bazkaria Laboraleko jantokian. Bertako kantu saioan Nafarroatik etorritako musikarien laguntza izango dute.
Bazkarian izena emateko deitu telefono hauetara:
685734794 / 615781042 (arren uririaren 16a baino lehen deitu.).
2015/09/25
Irailaren 26an Usurbilen kilometroak-2015, kantujira zuberotarrekin
Aurten Kilometroak Usurbilen ospatuko dituzte, horretaz baliatuz kantu saio bereziak antolatu dituzte urtean zehar, eta horra hemen datorren hitzordu berria kanturako: datorren Irailaren 26an, kantujira berezia xiberotarren laguntzarekin. Tartean Mixel Etxekopar izango dute. Nahi duenak badaki, Usurbilen irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Sutegi inguruan. Hortik aurrera kalez kaleko kantujira. Beraz animatu eta goazen Usurbilera. 2015/09/04
Urriaren 3an Gernikan euskal jaia
Dagoeneko kantuzaleok ezaguna dugu Gernikan urtero ospatzen den euskal jaia, eta bide batez herri askotako kantuzaleak bertan bat egiteko ohitura. Iritsi zaigu bertako informazioa, eta datorren urriaren 3an ospatuko dute aurten. Goizeko 11:00etan "hamaiketakoa" San Fidel Ikastolan, Eguerdiko 12etan berriz txupina eta kalez kale kantujiran hasiko dira. Herri bazkaria 15:00etan, (menua 15 eurotan). Eta bazkal ondoren ohiko kantu eta dantza saioak.
Bazkarian izena emateko informazioa:
Josu Erezuma - 629 271 810 / Denis Azkarate - 639 600 915
Kontu korrente zenbakia
IBAN: ES91 2095 0043 10 9111010087
BIC: BASKES2BXXX
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)






