2020/02/09

Xaia ostatua, 100 urte kantuzaleen artean

100 urte bete ditu Bidasoa hertzean kokaturik dagoen XAIA ostatuak. Sustrai Colinaren bertsoak hala dio:
Legass bezain mugalari,
gure hezur eta haragi
preziatuenen zaindari. 
Egurrezko mahain, harrizko horma,
Bidasoaren atari. 
Bart musean, gaur kantari, 
pasoko usoen kabi...
Haizelako izan hadi! 
Ostatu hau inguruko kantuzaleen topalekua ere izan da, kontzertu ugari eskaini dira bertan, kantu ikastaro, eta hamaika kultur ekimen. Bere 100. urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute. Hemen duzue informazio guztia:
XAIA 100 URTE

No hay comentarios:

Publicar un comentario