2020/02/28

KANTUA eta ALDARRIKAPENA otsailaren 29an

Kantua eta aldarrikapena sarritan uztarturik ematen dira, eta hemen duzue horietako adibide argi bat.
Kantuzaleen artean zabaltzeko mezua jaso dugu:

Usurbilgo Kantuzaleok kantuz manifestatzera goaz, ez bai diogu kantatzeari utziko!! 
Halaber, ekimen honetara, gainontzeko kantuzaleok gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egin dezazuen. Ekarri musika tresnak eta goazen elkarrekin kantuz manifestazioa indartzera!!!

16:30etan, aurrez elkartuko gara Easo plazako kioskoan, kantuen letrak banatzeko eta abesteko.

Elkarrekin gehiago gara eta izango gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario