Berri ederra jaso dugu Baztandik, dagoeneko urtarrilaren 19an hasiera eman zioten Baztan Kantuz izenekin hasi berri duten kantu saioen ibilbideari. Lehen saioa Amaiurren izan bazuten, hurrengoa berriz Elizondon izango dute datorren otsailaren 16an, eguerdiko 12:00etan hasiko direlarik bertako plazatik.
Maiatza bitartean hilero Baztango herri bat jarriko dute kantuan. Pozgarria eta erakargarria era berean Baztango proposamena. Zorionak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario