2026/07/24

UZTAILAK 26, II. BALDORBA KANTUZ Puiuko jaietan, 12.30ean Solanoatik abiatuta


 

UZTAILAK 25, Kantu saioa Gorlizen, 12:00etan ondragane tabernatik abiatuta


 

UZTAILAK 24-25, "KONTRAPASA" kabalkada, Donazaharren.

KONTRAPAS ikusgarria, Donazaharreko danborrada peñak bultzatzen du bere 30. urtemugaren kari, ikusgarri bat 150 donazahartar baino gehiagok eremanen dutena, kantu, dantza, musika, antzerki, bertsulari eta nolaz ez danborrada parteekin. 

UZTAILAK 19/24/26, LURDES IRIONDO PASTORALA, SOHÜTA HOKIn

Lurdes Iriondo (1941-2005) kantariari eskainiko diote 2026ko udako pastorala Sohütan. Intza eta Leire Casamajou Elkegarai ahizpek idatzi dute obra. Guztira 80 bat sohütar eta hokiar ariko dira parte hartzen, bai taula gainean eta bai antolakuntza lanetan. Battitta Berrogainek egingo du errejent lana, dantza zuzendari lanetan Fabrice Pinke aritu da, kantu arduradunak Pascale Elitxondeborde eta Jean Louis Bidabe Aranburu dira. 
Informazio, argazki eta bideo gehiago hemen: Lurdes Iriondo pastorala
Sarrerak/Bazkari txartelak eskuratzeko hemen: Sarrerak / Bazkariak

BIDEOA: Ekainaren 27an Tuteran kantuz eguneko bideoa


 

UZTAILAK 17, KARMENGO KANTUJIRA GORLIZEN, 20.00etan.



 

2026/07/15

UZTAILAK 15-19, KARRIKALDIA BAIONAKO BESTETAN (ikusi egitaraua)


 Informazio gehiago BAIONA KANTUZ blogean: Baiona Kantuz Baionako bestetan

UZTAILAK 18, DONOSTIAKO KARMENETAKO ETA HILEKO KANTUJIRA, 12.00etan Portaletasetik



UZTAILAK 18, Karmenetan SOPELA KANTARI, 12:30ean (arrantzalez jantzita joan).


 

UZTAILAK 17, BARDOZEN KANTUZ Watson musikariaren laguntzaz, 19.30ean.


 

UZTAILAK 17, KARMENGO KANTUJIRA PLENTZIAN, 20.00etan.


 

UZTAILAK 16, SANTURTZI KANTARI, 12.45ean San Jorge elizatik abiatuta