2026/06/18

EKAINAK 27, KANTUZ KALE Tuterako Alde Zaharrean 12:00etan.


 

EKAINAK 27, VIII. GETXO KANTARI eguna


 

EKAINAK 21, BAZTAN KANTUZ Elizondoko plazan 12:00etan


 

EKAINAK 21, BAIONA KANTUZ Musikaren besta egunean; goizeko 11:00etan Albert 1er eskolan (muxikoekin hasiko da besta)

Informazio gehiago nahi izanez gero hemen klikatu: Baionan Kantuz - MUSIKAREN BESTA

 

EKAINAK 20, Tafallan Kantuz Lau Urtaroak X. urteurrena.


 

EKAINAK 20, Basauri Kantariren eskutik KANTUJIRA, 19:30ean Galizia kaletik abiatuta


 

EKAINAK 19, KANTALDIA Sestaoko jaietan, 19.30eatik aurrera Sestao Kantariren eskutik


 

2026/06/12

EKAINAK 13, Amaia Zubiriaren abestiekin KANTUJIRA, Usurbilen, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Usurbilen ikasturteko azken kantujira, Amaia Zubiriaren inguruan. Datorren larunbatean, ekainak 13, Kantujira berezia egingo dugu Amaia Zubiriaren abestiekin. Zubietako alabak euskal kantugintzari egindako ekarpen itzela aitortu nahi dugu era honetan. Helburu horrekin kantu-bilduma bat osatu dugu bere ibilbidean zehar abestutako kanta ezagunekin. Animatu parte hartzera! 

HITZORDUA: 12.00etan Mikel Laboa plazan. Bukaera berarekin egingo dugu, 13.30ean Zumetaren muralaren gerizpean. USURBIL KANTUZ. 

 

2026/06/09

EKAINAK 13, EUSKALTZALEON KANTUJIRA, 12:00etan Mercaderes kaletik abiatuta (Iruñazarra ostatu aurrean)

 

Iruñean Kantuz taldearen mezua: 

Ekainaren 13an, eta Iruñean Euskaltzaleon Kontseiluak antolaturiko EUSKALTZALEON MARTXA iraganen da arratsaldean. Horren kariaz KANTUJIRA bat egitea proposatu dute, Iruñean Kantuz egiten dugun molde berean egitekoa. 
Euskaltzaleon Martxa arratsaldean egingo da, eta hiru zutabe abiatuko dira hiru tokitatik, ondoren hiruek bat egiteko Gazteluko plazan. 
Eguna osatzeko, eguerdian KANTUJIRA bat egitea da gure asmoa. Bisitariak izanen dira (musikariak eta beste ere bai) eta antolaketan jadanik batzuk laguntzeko prest daude (Orreaga fundazioa, ...). 
Mezu honen xedea da informazio hau zuei helaraztea eta laguntzeko animatzea, bainan baita zuen taldeetan zabalkundea egin eta egun horretan parte hartzeko. 

EKAINAK 13, LOIOLA KANTUZ, 12:00etan Izarraitzetik abiatuta


 

EKAINAK 13, BILBO KANTARI, 19:30ean La Bolsa eraikinetik abiatuta


 

EKAINAK 12, KANTUJIRA ERANDION, Plentzia Kantagunearen laguntzarekin. 19:30ean Sagarrondotik abiatuta


 

2026/06/06

EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna, milesker Gasteiz Kantuz talde antolatzaileari eta Euskal Herriko kantuzale-musikari guztiei

 

Maiatzaren 30ean Gasteizen ospatu genuen 2026ko EUSKAL HERRIA KANTUZ eguna. Egun bikaina, eta giro paregabea. Gasteiz Kantuz taldea arduratu zen egun honen antolaketaz, eta eskertu eta zoriondu beharra diegu egindako lanketa guztiagatik. Bide batez ere milesker Euskal Herri osotik etorri ziren kantu talde guztiei, bai kantuzale modura baita musikari bezala. Milesker guztioi... "eta kontua egin zen kantu, eta ahots batez herri!". 

EKAINAK 11-17, LAGUNEKIN KANTARI Amara Berri Kantuz taldearen eskutik


 

2026/06/02

2026ko SANFERMINETAN KANTARI PREST. Hemen duzue informazioa!

Konturatu baino lehen, hor daude berriro Sanferminak... eta berarekin batera SANFERMINETAN KANTARI!!! Ez galdu aukera: giro ezin hobea, musikaz eta kantuz bete-betea. Eta bukatzeko BAZKARI ederra, aurten leku zoragarri batean: TAKONERA LORATEGIAN. Nafarroa Oinez txiringitoaren ondoan. Beraz animatu eta laster arte, kantuzale!