2013/06/17

TOLOSA KANTARI 5 URTE: Kantujira berezia ekainaren 29an.


Ekaineko azken larunbatean BOST urte egingo ditu TOLOSA KANTARIk.
Hori dela eta, ekainaren 29an, KANTU-BAZKARIA antolatu dugu Tolosako San Jose ikastetxearen instalazioetan, 14:30ean, kaleko kantu -jira bukatu eta gero (12:00etan Tontokalen hasita).
Bazkaria norberak ekarri behar du eta Tolosa Kantariko antolatzaileek tokia (mahaiak eta aulkiak) eta edariak prestatuko dituzte.
Edariak eta bestelako gastuak ordaintzeko, 7 euroan jarri dira salgai bazkarirako txartelak Tolosako XIRIMIRI kafetegian eta BABES tabernan.
Haur eta gaztetxoek ez dute ordaindu behar.
Bazkari txartela erosteko azken eguna: ekainak 21, ostirala
Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono hauetara deitu:
667635438 edo 652726950

2013/05/17

Ekainaren 8an, "Euskal Herria Bilbon kantari"

Datorren ekainaren 8rako Bilbo kantari berezi bat prestatzen ari dira Aste Nagusiaren 35.urteurrena ospatzeko ekintzen barnean.
Plana paregabea da, eta kantuzale guztioi bertan parte-hartzeko gonbitea iritsi zaigu, hona hemen egunerako prestaturiko kartela.
Bertara joateko asmoa izanez gero, kontu korrente honetan diru-sarrea egin beharko duzue maiatzaren 27a baino lehen:
15 EURO / BBK - 2095  0009  30  4112642650 -

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko idatzi helbide honetara:

Besterik gabe, animatu eta aurrera!

Lizarran kantuz Oskorrirekin, maiatzaren 25ean.

Maiatzaren 25ean, Lizarran Kantuz berezia ospatuko dute Oskorriren konpainian. Garean Euskaldunon Elkarteak, sei urte daramatza, hilero hilero Lizarran Kantuz jaia antolatzen.
60 aldiz gure kantutegiaren perlarik ederrenak eskeintzera atera izan direnak, gustora, alai eta giro ederrean.
Lizarrako zaindariaren egun haundia izaki, Oskorriren konpainian ospatuko dute Lizarran kantuz taldearen seigarren urteurrena.
Jaia arratsaldeko zortziretan hasiko da Santiago plazan eta eguraldiak galeraziz gero, Lizarra Ikastolako jolastoki estalian.
Benetan plana erakargarria datorren larunbaterako, beraz gure ZORION BEROENAK Lizarra kantuz taldekideei eta badakizue animatu eta abestu ditzagun beraiekin batera.
ZORIONAK eta SEGI AURRERA!.

2013/05/08

Itsuak ere kantuzaleak!

Martxoan GARA egunkariaren eskutik (gurekin elkarlanean), "Euskal Herria kantuz" kantu liburuxka argitaratu zen. Kontua da Itsuen elkartetik interes berezia azaldu dutela liburu hori eskuratu eta beren hizkuntza-kodigora egokitu ahal izateko, hau da, braille sisteman jarri kantuen hitzak, eta itsuentzako kantu liburuxka argitaratu nahi dute.
Berri pozgarria guretzako, are eta gehiago itsuentzako, gure kantuak irakurtzeko aukera izango baitute. 
Ea asmoak egi bihurtzen diren, eta gure taldeetan esku zabaltasunez ongi etorria ematen diegun.

Maiatzak 11, Ortuellako jaietan kantu kalejira.


Ortuellako jaiak direla aprobetxatuz, BERBALAGUNOK, kantu kalejira antolatu dugu. Herrian zehar mugituko gara, beraz, hasi zuen eztarriak berotzen GUZTIOK GONBIDATUTA ZAUDETE ETA!!!
Eguna: Maiatzak 11, larunbata.
Ordua:
19:30ean.
Tokia:  Ortuellan, AEK-ko txosnan.

Herri urratsen "hogeita abar urte" kantuan ere bai.

Urtero bezala aurten ere kanturako tarte zabala izango dugu euskararen alde Senperera joango garen guztiok.  Horretarako HERRI URRATS KANTUZ antolatu dute. Bertan parte hartu nahi duzuen guztiok, goizeko 11:00etan abiatuko gara kantuan Arabako oholtzatik.
"Baionan Kantuz" taldetik bidali digute oharra.
Animatu, aurten hogeita abar urte arrazoi ditugu bertara joateko, besteak beste euskaraz kantatzeko!.

Maiatzaren 11an, Kantuz eta dantzan Gasteizen

Aurten berriro ere kantuak eta dantzak uztartuaz egun berezia antolatu dute Gasteizen. Hemen duzue egitaraua:
12.00etan, Gorbeia bodegoian Gasteiz kantuz.
12.30ean, General Loma plazan txistulariekin dantzak eta kantuak.
13.00etan, Lehendakari Agirre hertzean, gaiteroekin dantzak eta kantuak.
13.30ean foru plazan, talde baten eskutik dantzak eta kantuak.
14.00etan, aiztogile kalean, txistulari eta gaiteroekin dantzak eta kantuak.
Kalejiran berriz txistularien laguntza izango dugu. "Euskaraz bizi eta abestu nahi dugulako" lelopean egitaraua erakargarria benetan. Zorionak gasteiztarrei.

2013/05/02

Maiatzaren 11an, Orreaga fundaziotik antolatutako kantujira Iruñean.

Orreaga fundazioak maiatzaren 11rako beste hitzordu bat jarri digu oraingo honetan. Larunbata horretan eguerdiko 12:00etan, Arrosadia auzoan aurkitzen den Lagun zaharrak elkartean (Rio Urrobi kalea, 3 Arrosadia) bilduko dira, kantujiran abiatzeko. Kantujira amaitu ondoren, 15:00etan, Peña San Fermin elkartean bazkalduko dute elkarrekin.
Izena eman nahi izanez gero, deitu telefono honetara: 649 526 168 (Enrike).