2013/12/12

Santo Tomasetan Bilbon kantari


Abenduaren 21ean, S. Tomas egunean, dantzan zein kantuan disfrutatzeko aukera izango dugu.
19:00etan Erromeria Arriaga plazan.
20:00etan Bilbo kantari han bertan hasita gero Zazpi Kaletan ibiltzeko.
Ahal eta nahi izanez gero euskal janzkera tradizionalaz etortzeko gonbita egiten dizuegu.


Etor zaitez !!

2013/11/15

Gernikako Urdaibai kantagunea Alemanian kantari


Oraingo honetan bitxikeri bat bidali didate. Azaroaren 6-7-8ko asteburuan Gernikako Urdaibai kantagune taldea Alemanian egon ziren. Kalez kale aritu beharrean jendeaurrean erakutsi zuten Euskal Herrian kantuzaletasunerako dugun griña, gogoa eta ilusioa. Esperientzia gozoa eta aberasgarria.
Alemaniako hedabideetan ere izan zuten honen berri:

Bilbo Kantari: giro ederra Bilboko plaza barrian.

Abenduaren 5ean, Eskoariatzan kalerik kale kantuan.



Datorren abenduaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, elkartuko dira Eskoriatzako plazan, kalerik kale herriko giroa berotu eta herritarrak kantuan jartzeko. Bejondeizuela!!

"Xalbadorren heriotzean": Arrakasta baten klabeak.

Kantapela: Xendarineko ahizpak kantuan

KANTU EGUNA AURITZEN

Datorren azaroaren 16an, KANTU EGUNA ospatuko dute Auritzen.
Goizeko 11etan hasiko dute egitaraua, meza abesbatza ezberdinekin.
12:00etan berriz ostatuz ostatu arituko dira musika laguntzaz kantari.
14:00etan herri bazkaria "Txikipolit" jatetxean.
Bertara joateko asmoa izanez gero jarri harremanetan:
Noe: 680 422 928
Txiki polit: 943 760 019
emaila: garaitzekoasi@yahoo.es

2013/10/09

Urriaren 11an, "Txikitero eguna" Bilbon... kantuan!

Urriaren 11an, Bilbon TXIKITEROEN EGUNA eta FESTA antolatu dute. Horren baitan, kalez kale kantari aritzeko aitzaki ederra bilatu ere.
Beraz heemen duzue egun horretarako kantuan jaia ospatzeko hitzordua:
Bilbon kantari, urriaren 11an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Plaza Barriko Cafe Bilbaon hasita.
animatu, eztarria busti eta kantuan egiteko eguna.