2014/02/20

Euskal Herria-Korsika topaketak Usurbilgo Kantu Taldearen urteurrenean


5 urte beteko dira Usurbilgo kantu taldea sortu zela. Ospakizun modura ekimen ezberdinak antolatu dituzte urte honetarako, tartean "Euskal Herria - Korsika" topaketa.
Egitaraua:
-Martxoaren 13an, osteguna - Korsikaren inguruko hitzaldia, Joseba Alvarezen eskutik.
-Martxoaren 14an, ostirala - Kantu jaialdia L'Arcusgi taldearen eskutik.
  Ondoren, kantu afaria Kuxkuxtu eta L'Arcusgi taldearen laguntzarekin.
Zorionak Usurbilgo kantu taldeari, egindako lanagatik eta antolatutako ekitaldi erakargarri honengatik.
Kantuzaleok badugu non gozatu gure zaletasunean, Usurbilen behintzat bai. 

"Portu kantari" beste kantu talde bat martxan!


Portugaleten kantari taldekideen gutuna jaso dugu. Kantu taldea osatu eta hileko azken larunbatetan irteteko erabakia hartu dute. Informazioa, argazkiak, eta bestelako xehetasunak facebooken duten orrialdean aurkitu dezakezue.
Zorionak eta aurrera Portu Kantari osatzen duzuen guztioi! Euskal Herria Kantuz sarea kantuzaleez betetzen ari da. Aurrera!

"Nafarroa Kanta taldea" Balmasedan jo ta su kantari!!!


Balmasedatik idatzi digute (Bizkaia). 3 urte dira kantu taldea sortu zutela, eta pixkanaka pixkanaka kantu pila ikasiz, herriko kaleetan aritu dira kantari. Ez dituzte hilero kantujirak egiten, urtean zehar baizik, eta sarritan joaten omen dira Bilbora Bilbo kantarikoekin batera. Argazki politak badituzte, erakargarriak, poztasuna transmititzen dituztenak... begira bestela beraien orrialdea: facebookean "Nafarroa kanta taldea" Balmaseda. Zorionak eta segi aurrera!!! 

2014/01/30

Otsailaren 8a, Errenterian "gure esku dago" kantujira berezia.

"Gure esku dago", erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak otsailaren 3tik 9ra hainbat saio eta jarduera antolatu ditu oarsoaldeko eskualdean, eta larunbatean, otsailaren 8an, gure ohiko kantujirak bat egingo du aldarrikapen horrekin eta Oiartzungo, Lezoko, Pasaiako eta Oreretako kantuzaleek bat egingo dugu, eguerdiko 12:00etan Errenteriako Herriko Enparantzan. Bertara, esandako herrietako txistulariak ere azalduko dira eta elkarrekin saio dotore egingo dugu. Animatu eta bertan elkar ikusiko dugu!!

Askatasunera, L'arcusgi korsikar taldearen abesti ederra.

Martxoaren 14ean, Usurbil Euskal Kantu Taldearen 5. urteurrena.

Aurten, Usurbilgo euskal kantu taldeak bere 5. urteurrena ospatzera doa. Dagoeneko ospakizun horren emanaldi bat aurrikusita dute, datorren martxoaren 14ean, ostirala Usurbilgo Sutegi antzokian Korsikako L¨'arcusgi kantu taldearen emanaldia.
L'arcusgi taldea Bastian sortu zen 1984. urtean. 5 musikari eta 9 kantariz osatutako taldea. Dagoeneko 8 diska argitaratu dituzte, beren errepertorioan euskal abestiak ere sartu dituzte. Abestietako gaietan ez dira falta korsikako hizkuntza eta kulturaren aldeko aldarrikapenak, baita ere askatasuna bidean diren herrien aldeko abestiak. 
Ez da lehen aldia Euskal Herrian direla, lehenago ere Usurbilen egon izan dira. Oraingoan, kantuzaleen jarduna ospatzeko aukera paregabea hauen kantu zoragarriak entzuteko. 
L`arcusgi taldearen abestiak entzun nahi badituzu hemen klikatu: Lárcusgi taldea
Usurbilgo kantu taldearen ospakizun-egitaraua aurrerago osatuko dute. Horren berri izango duzue.
Zorionak Usurbilgo kantu taldeari!!!. 

2013/12/12

Haurrentzako kantu liburuxka berria

                                                           
GARA egunkariaren eskutik, Euskal Kantuzaleen Elkartearen eta bestelako norbanakoen laguntzarekin batera, haurrentzako kantu-liburuxka berri bat argitara eman dute: "haur kantak-Euskal Herriko 60 abesti kantatuenak". Olentzeroren eskutik opari eder bat ez bakarrik haurrentzako gurasoentzako ere bai, beraiei gure kantuak transmititu eta bide batez elkarrekin kantuan aritzeko.
Liburuxka ilustrazio ederrez apainduta azaltzen da.

Santo Tomasetan kantari Donostian


Aurten Donostiako santotomas eguna bat egingo du Donostiako kantujiraren irteerarekin. Hori dela eta, deialdi berezia egiten zaie inguruko kantuzaleei egun horretako giro ederra gozatuz, kantujiran parte hartzeko. Kantujiran gonbidatu bereziak egongo dira, KUXKUXTU txarangako taldekideak. Beraz, egun paregabea kantuz aritzeko. Gogoan izan hitzordua: 12:00etan Fermin Calbeton kalean elkartuko gara.