2015/04/23
Oñatin I. kantujira egin ondoren, larunbatean 2. kantu saioa.
Hemen duzue Oñatin antolatutako I. kantujiraren irudiak. Herritar ugari, musikari taldea ere sendoa,... Txantxiku ikastola eta Jose de Azpiazu musika eskola elkarlanean antolatutako kantujirak.
Larunbat honetan (Apirilak 25), eguerdiko 12:30ean, herriko plazan elkartuko dira.
Zorionak eta segi aurrera!
2015/04/22
Giro ederra Balmasedan antolatutako "kantu egunean"
Giro ederra, aurreko larunbatean, Balmasedan bertako taldeak, Nafarroa Kantu Taldeak, antolatutako II. kantu egunean. Argazki ugari dituzue ikusgai Iker Garaizabalen eskutik orrialde honetan: Balmasedako II Kanta eguna 2015/04/07
Euskal Herria Kantuz eguna, apirilaren 25ean Baionan!

2014ean Bilbon ospatu genuen Euskal Herria Kantuz eguna, euskal kantuzale guztiak elkarrekin bat eginik kantuz ospatzeko eguna. Aurten, 2015ean, Baionatarrek hartu dute lekukoa, eta dagoeneko prest dute egitaraua Euskal Herriko kantuzaleei ongi etorria eskaintzeko.
Datorren apirilaren 25ean Baionako karriketan arituko gara kantuan, guztiok elkarrekin. Egitaraua:
- 10:30ean, ongi etorria.
- 11:00etan, Euskal Herria kantujiran, Baionako 5 lekuetan geldiuneak.
- 14:30ean, kantuzaleen bazkaria. Menuaren prezioa: 17 €.
- 18:00etan, Chaho Pelletier gunean kantu eta dantza ekitaldia.
Izenak emateko idatzi email honetara: frantxe@yahoo.fr ; azken eguna: Apirilaren 19an.
Lau haizetara, lau haizetara, Euskal Herritik Baionara!!!
2015/04/06
Apirilaren 18an, Balmasedan Kantu eguna.
Datorren apirilaren 18rako "Euskal Kantu eguna" antolatu dute Balmasedako kantuzaleek. Hauen asmoa euskal kantuaren kultura herritarra bultzatzea da, eredu partehartzailean oinarriturik, eta euskararen erabilera areagotzea inguru horretan. Plan hobeagorik ez baduzue gogotsu hartuko dute Balmasedan kantuzaleen bisita. EGITARAUA:
- 12:30ean, trikipoteoa.
- 15:00etan, herri bazkaria (12 €).
- Bazkalondoren kontzertu akustikoa, Hutsa bikotearekin.
- 18:30ean, kalez kaleko kantujira.
Bazkaltzera joateko asmoa duzuenok idatzi hona: nafarroa79@hotmail.com
Apirilaren 17an, Plentzian, "lagun artean kantari" Fermin Balentziarekin
Datorren apirilaren 17an, Plentzian, LAGUN ARTEAN KANTARI ekimena antolatu du bertako Plentzia Kantagune taldeak. Oraingo honetan gonbidatu berezi bat izango dute tartean, Fermin Balentzia nafarra. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Kristo baselizan. Ondoren afari-omenaldia antolatu dute gaueko 22:30ean, bertako frontoian. Saioa grabatua izango da. 2015/03/30
Elgetan, maiatzaren 17rako, Debagoieneko kantu eguna antolatzen.
Udaberria indartsu datorkigu kantu saio ezberdinekin. Aurten Debagoieneko KANTU eta DANTZA eguna antolatu dute. Lehen aldia da horrelako ekimen bat antolatu dutela. Elgetarrak Euskal Herriko kantu taldeetako kideak gonbidatu nahi dituzte ekimen honetara. Denboraz bidali digute informazioa beraz ez dago aitzakirik gure agendatan eguna ongi gordetzeko. Egitaraua kartelean duzue. Bertara joateko asmoa duzuenok menua 15 eurotan izango duzue, eta izena eman beharko da maiatzaren 11 bitartean. Ordainketa K/K zenbaki honetan egin: ES61 3035 0009 11 009 0 90003 9. Informazio gehiago eskatzeko, edota joateko asmoaren berri emateko: danonartian@elgeta.net / 943-768022 (Patxi Basauri. Udaletxeko turismo batzordeburua). Besterik gabe, animatu eta aurrera!.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


