2015/10/01

Urriaren 24an, kantu bazkaria Markina-Xemeinen

Urriaren 24ean, Markina-Xemeingo 24ean, elkartuko dira kantuzaleak kontzejupean, bertan kantu liburuxkak banatu eta martxan jarriko dira guztiak kalez kaleko kantu-triki-poteoan. Eguerdiko 14:30ean berriz, herri bazkaria Laboraleko jantokian. Bertako kantu saioan Nafarroatik etorritako musikarien laguntza izango dute.
Bazkarian izena emateko deitu telefono hauetara:
685734794 / 615781042 (arren uririaren 16a baino lehen deitu.).

2015/09/25

Irailaren 26an Usurbilen kilometroak-2015, kantujira zuberotarrekin

Aurten Kilometroak Usurbilen ospatuko dituzte, horretaz baliatuz kantu saio bereziak antolatu dituzte urtean zehar, eta horra hemen datorren hitzordu berria kanturako: datorren Irailaren 26an, kantujira berezia xiberotarren laguntzarekin. Tartean Mixel Etxekopar izango dute. Nahi duenak badaki, Usurbilen irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Sutegi inguruan. Hortik aurrera kalez kaleko kantujira. Beraz animatu eta goazen Usurbilera. 



2015/09/04

Urriaren 3an Gernikan euskal jaia


Dagoeneko kantuzaleok ezaguna dugu Gernikan urtero ospatzen den euskal jaia, eta bide batez herri askotako kantuzaleak bertan bat egiteko ohitura. Iritsi zaigu bertako informazioa, eta datorren urriaren 3an ospatuko dute aurten. Goizeko 11:00etan "hamaiketakoa" San Fidel Ikastolan, Eguerdiko 12etan berriz txupina eta kalez kale kantujiran hasiko dira. Herri bazkaria 15:00etan, (menua 15 eurotan). Eta bazkal ondoren ohiko kantu eta dantza saioak. 
Bazkarian izena emateko informazioa:
Josu Erezuma - 629 271 810  /   Denis Azkarate - 639 600 915
Kontu korrente zenbakia
IBAN: ES91 2095 0043 10 9111010087
BIC: BASKES2BXXX

2015/08/20

Abuztuaren 29an, Plentzia Kantari

Plentzia Kantari eguna badator. Seigarren ekitaldi honen egitarauak bi zati izango ditu. Batetik, kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 8etan Plentziako Zubitik hasita. Ondoren, kalejira Eliza Enparantzan bukatu ostean, Saltoka Taldea lagunekin batera dantzan arituko gara 10:30etan hasita. Gogoratu ondoko hitzordua daukagula:
    • Eguna: abuztuaren 29an, larunbata 
    • Ordua: 20:00etan
    • Tokia: Plazatxoa (Zubiko Plaza, Piruli deitzen duguna)

Bilboko aste nagusian Bilbon Kantari

Euskal hiriburuetan uda honetako jaiak pasatzen ari dira, Iruñean, Gasteizen, Baionan, Donostian, eta orain berriz Bilbon ditugu aste nagusiko jaiak. Eta jaietan ezin falta herritarren kantuak. Bilbon kantari, hainbat kantujira antolatu ditu, datorren asteartean lehenengoa, abuztuaren 25ean, hurrengoa ostegunean abuztuaren 27an, eta azkena zapatuan abuztuaren 29an. Beraz badakizue Bilbon ere kantari ibiltzeko aukerak dituzue..goxatu!.

2015/07/25

Abuztuaren 30ean, kantu eta dantza jaia Lezon

Muxiko festa deituriko ekimena dugu Lezon antolatu duten hau, hala ere, kantatzeari ere tarte ederra eskaintzen dionez, hemen duzue beste ekimen interesgarri bat. Jende asko bilduko duela ez dago zalantzarik.
Ekimenaren inguruko informazioa kartela bertan duzue.
Badakizue abuztuaren 30ean, dantza eta kantua uztarturik Lezoko herrian.

2015/07/23

Abuztuaren 13an, Donostian, kantujira piratekin!!

Aurten ere, abuztuaren 13an, eguerdiko 12etan, La Flamenkan elkartuko dira kantuzale "piratak". Helburua argi dute, Donostia kantuz abordatzera!!!... ea zuekin, guztiokin.. kantuz konkistatzen dugun Donostia!! Abuztuaren 15ean berriz ohiko kantujira egingo dute Donostiako kantujira taldeen eskutik, tartean iparraldeko musikarien laguntza izango dugu.