2016/06/12

Ekainak 25, Euskal Herria Kantuz eguna Biarritzen... badator eguna!


 Eguneko egitaraua Biarritzeko ARROKA taldearen webgunean duzue:
Biarritz 2016 egitaraua
Kantuen zerrenda hemen duzue:
Biarritz 2016 Kantuen zerrenda
Giro ederra izango dugu, dagoeneko jende ugari emandu izena bertan egoteko!!!

Uztailaren 10ean, VI. herri kanta eguna Otxandion

Aurten ere Otxandiotik jaso dugu kantatzeko gonbitea, hemen duzue aurtengo egitaraua: 
- 12:00etan, harrera eta pintxoak. 
- 12:30ean kantujira eta dantzak. 
- 15:00etan bazkaria pasealekuan. 
- 17:30ean, kantu ta dantza saioa.
Bazkarian izena emateko: 
20 euroko ordainketa egin Soinubil kultur elkartearen kontuan
- 2095  0057  50  9107625308
(kutxabank)
izena eta jende kopurua ongi zehaztuta egotea eskatzen dute. 
Bidali informazioa helbide honetara: 
txbengoa@mixer.com.es
Txomin Bengoa: 651 700 789

2016/05/24

Ekainaren 5ean, Baionan Katalina Erauso pastorala

Baionako kantuzaleek bidalitako informazioa jaso eta zabaldu nahi dizuegu. Datorren ekainaren 5ean Baionan Katalina Erauso pastorala ikusteko aukera izango da. Beste aukera bat ere izango dugu datorren irailaren 3an Donostian. 
Kantuak, dantzak, antzezpena, historia, jantziak,... ekitaldi ikusgarria, euskal antzerkiaren erreferentzi nagusia... oraingoan Baionan ikusgai. 

2016/05/19

maiatzaren 27an Irunen, "liburuak kantu ta afaria" Manex Pagolarekin

Irundik honako informazioa iritsi zaigu, datorren maiatzaren 27an, bar Batzokian, Iñaki Mariezkurrenaren laguntzarekin Manex Pagolaren hitzaldia, eta ondorengo kantu afaria izango dugu. 
arratsaldeko 19:45ean, liburuaren aurkezpena egingo digu Manex Pagolak. 
21:00etan berriz, afaria, eta afalondoren bere kantuak abesteko aukera paregabea. 
Badakizue animatzen zaretenok Nabartenean Kale Nagusian, Batzoki tabernan. 

2016/05/02

Maiatzaren 13an, Bapo Kantari, afaldu, kantatu, bertsoak Astigarragan

Honako informazioa iritsi zaigu Astigarragatik. Bertan, Astigarragako herri eskolak, musika eskolako gurasoak, eta irakasle batzuk Petritegi sagardotegian BAPO KANTARI saioa antolatu dute, bertan sagardoarekin bustita, bapo afaldu, bapo kantatu eta tarteka bertsoak entzuteko aukera paregabea. 
Arratsaldeko 20:00etan, izango da hitzordua. Sagardotegiko menua 35 euro balio du eta izena emateko Petritegi sagardotegira deitu behar da. 
Badakizue on egin eta bapo kantari!!!

2016/04/18

Manex Pagola, kantari eta kantuegileari elkarrizketak

Manex Pagola 1941ean jaio zen Landibarren (Nafarroa Behera). Musikari, kantari eta kantuegilea izan zen.. aski ezagunak dira berak egindako abestiak (azken dantza, ardiak lerro lerro, urtxintxak, kanta aberria,...). Talde ezberdinetan aritu zen kantari, adibidez GUK taldean. Zazpiribai eta Ortziken emanaldietan parte hartu zuen. Zalantzarik gabe, euskal kantagintza berriari ekarpen handia eman zion gizona. Basaizea elkarteak berarekin izandako hainbat elkarrizketa argitaratu dituzte, hemen dituzue batzuk:

2016/04/17

Apirilak 23an Musikaldia Baigorrin

Datorren larunbatean Baigorrin burutuko da MUSIKALDIA 2016 kantaldia. Oraingo honetan Manex Pagola hartu dute oinarri gisa. Kantaldia erakargarria... gaueko 21:00etan Baigorriko elizan. 
Igandean berriz, apirilaren 24ean, NAFARROAREN EGUNA ospatuko dute Baigorrin. Egun osoan makina bat ekitaldi izango dira ikusgai, tartean, kantariak, kontzertuak, txarangak, dantzak, e. a. 
Egitaraua ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu: 

Baigorriko Basaizea elkartea da antolatzailea. 

2016/04/13

Apirilaren 23an Baionan Kantuz ekitaldiaren 19. urteburua.

Dagoeneko 19 urte dira Baionan Kantuz dinamika sortu zela. Aurten ere ospatzeko asmoa dute eta datorren apirilaren 23an izango dute horretarako beta. Oraindik egitaraua itxi gabe badute ere, laster batean bidaliko digute. Bertan bazkaltzeko aukera ere izango dugu, aurretik deituta noski, bainan aurrerago bidaliko dizuegu informazio guztia. 
Aurten zer esanik ez, modu berezian gogoratuko dugu bertako partaidea zen Frantxe laguna. Urtarrilaren 13an joan zen gure ondotik Patrick Franchessena. Ordutik faltan botatzen dugu bere gitarraren doinuak. Apirilaren 23an kantuz gogoratzeko aukera izango dugu. 
Laster arte. aiooo. 
EGITARAUA: 11:00etan Espainiko atean; 11:25ean Frantxeri omenaldia; 11:50ean, Auzitegi xaharreko mailetan; 12:15ean Euskal museoan; 13:30ean bazkaria Kalostrape taberna inguruan. Bazkarirako izen-ematea: idatzi helbide honetara - o.mesnard@orange.fr - Taldearen izena eta zenbat kide joateko zaretan azaldu. Azkar ibili, izena emateko azken eguna apirilaren 19an. Animatu!!