2025/12/12

BIDEOA: 2026an egingo den 24. KORRIKAren kantua entzungai.


 "XIBERUTIKAN MENDEBALDERA", Atharratzetik Bilbora, "EUSKARA GARA" lelopean ehunka mila euskaltzalek egingo duten bideari doinua jarri dio Zetak taldeak, eta Pello Reparazekin batera ahotsa jarri diote Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorenak. Aurtengo leloari erreferentzia eginez, honela diote: "Zer gara euskara bera ez bagara/ Maixux eta Erramunen herrian... lauburu bat gateau batean baino / EUSKARA GARA!". 

BIDEOA: DURANGON Abenduaren 7an "ETXERA KANTUZ" ekimenaren bideoa

 




ABENDUAK 20, Baionan OLENTZERO eguna ospatzeko egun osoko egitaraua eta kantu saioa.

    Olentzero eta Mari Domingi izanen dira bi izen gehien oihukatuak Baionan abenduaren 20ko larunbatean. Arratsaldeko 3ak eterdietarik goiti, Aturritik untziz eta Olentzero Errobin behera Xaho kaiarat iritsiko dira. Hori baino lehen ez da animazio faltarik izanen hirian goizetik koro eta txistularie soinuekin eta eguerditik goiti talo eta muxikoekin ikastolen karparen pean Roland Barthes zabaldegian. Han ere dituzte Baionako klase elebidunetako eta ikastoletako haurrek Olentzero eta Mari Domingiren kantuak emanen musikaz lagundurik. Bi pertsonaien lehen bisita haientzat izanen da eta eskertuko dituzte beren maneran haur kantariak, gero hirian barna desfilatzeko joaldun, gaitero, txistulari, danborrada eta abesbatzen artean, zonbait saltokietan piztuz Eguberriko gauargia. Azkena, handiena Roland Barthes zabaldegian piztuko dute, baionesak neguburuaren garaia iragiten laguntzeko, Argi Dantza hortarako asmatu dantzaren ondotik. Hortik aintzina Olentzero Poteoa hasiko da behar den guziekin karpa azpian, Kukubirden eta Dizkobolo taldaren kontzertuekin. Denak gomi zirezte neguburuaren bestatzerat Olentzero eta Mari Domingirekin, baserritarrez jantzirik edo gutienez zapi karrokazu urdin xuria lepoan. 

 

ABENDUAK 14, BAZTAN KANTUZ 12:00etan Elbeteko plazatik abiatuta


 

ABENDUAK 13, BILBO KANTARI 19.30ean La Bolsa erakinetik abiatuta


 

ABENDUAK 12, Gipuzkoako Urrezko Domina Lurdes Iriondori eskainia.


             Aurten beteko dira 20 urte Lurdes hil zela, eta euskal kantagintzan eta haur literaturan egindako ekarpena aitortu nahi izan diote sariaren bidez. Garaiko estereotipoak eta oztopoak gaindituz andre sortzaileak euskal kulturaren erdigunean kokatzeko izan zuen adorea ere. Kantariari dagokion Urrezko Domina haren sentiartekoek jasoko dute, abenduaren 12an egingo den ekitaldi hunkigarri eta berezi batean. Zalantzarik gabe aspaldi merezitako aitortza... Milesker Lurdes!