2013/04/18

Baionan Kantuz 16. urteurrena datorren apirilaren 27an

Datorren apirilaren 27an, larunbatez, Baionan Kantuz 16. urteurrena ospatuko du, beti bezala Kantujira jendetsua antolatuaz.
Egitaraua:
Goizeko 11:00etan, Lakarre plazan bilduko dira kantuzaleak.
11:45ean, bigarren partea katedraleko kalostrapean.
12:30ean, aperitifa tabernetan.
13:30ean, Bazkaria Kalostrope ostatuan. (15 eurotan).
16:00etan, "espresio librea" Kalostrapen taberna inguruan.
Izena emateko azken eguna apirilaren 21a.
Kantuen egitaraua
Lakarra plazan: Iduzki denean, Lagun, Athenryko zelaiak, Goizean goiz, Bedatsian, Baratze bat, Trapu zaharrak, Txalaparta.
Katedraleko kalostrapean: Zenbat gera, Aberriaren mugak, Ardo xuria, Nola bizi hala kanta, Begiak farrez, Gogoaren baitan, Urte batez, Guk euskaraz.

Kantujira Bilatortan, apirilaren 21ean.

"Euskara herria josten!" lelopean, datorren apirilaren 21an, jai erraldoia antolatu dute Bilatortan (Nafarroa). Euskararen aldarrikapen-jai honetarako egun osoko egitarau mardula prestatu dute antolatzaileak (bertso saioak, dantzaldia, kontzertua, herri kirolak, pailozoak, pilota partida, bazkari herrikoia), eta tartean herritarren KANTUJIRA.
Ea kantuen bitartez euskararen oihartzuna Nafarroako inguru honetara iristen den!.

Kantu-afaria Otatza sagardotegian (Zerain), apirilaren 20an

Datorren apirilaren 20an, Kantu-afaria antolatu dute Zeraingo Otatza sagardotegian. Bertan Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldearen emanaldia izango dute.
Goierrin bizi diren kantuzaleek autobus zerbitzua dute doainik bertara joateko.
Bertara joan nahi dutenek deitu telefono honetara:
Otatza sagardotegia - 943 801757

2013/04/04

Apirilaren 6an, Malerreka kantuz Saldiasen.

         Larunbat honetan, apirilak 6, Malerreka Kantuz Saldiasen antolatu du Malerrekako Euskara Zerbitzuak, hasiera batean Beintza-Labaienen iragarrita zegoen arren. Beraz, larunbatean, 12:00etan Saldiasko plazan izanen da Malerreka Kantuz.

2013/03/22

Aberri Eguna: Kantujira Iruñean

Datorren martxoaren 31an, Iruñean ospatuko da Aberri Eguna. Hori dela eta, Orreaga fundaziotik Kantujira berezia antolatu dute. Eguerdiko 13:30ean Foruen Monumentuan hasiko da, ondoren Iruñeako kaleak zeharkatuko ditugu: Gaztelu plaza, Jabier jaitsiera, Estafeta, Kuria, Nabarreria karrika, Udaletxeko plazan amaitzeko. Jendetza handia espero dugu bertan, eta guztion artean euskal kantak bere oihartzun propioa izatea gustatuko litzaiguke. Ordura arte besarkada bat.  

Korrika amaierako Kantujira Baionan

Badoa KORRIKA... bere helmuga BAIONAN!! eta Baionan Kantuz taldeak Korrika amaierako KANTUJIRA antolatu du. Eguerdiko 13:30ean Merkatuko plazan abiatuko da Arratsaldeko 17:00ak inguruan ere kantujiran jarraitzeko aukera izango dugu. Korrika amaierarako eta gure hanken atsedenerako onena, lasai lasai elkarrekin kantatzea. Animatu!!!

2013/03/19

Apirilaren 14an, nekazal giroko kantujira Asteasun

Datorren apirilaren 14an, nekazal giroko kantujira bizitzeko gonbitea jaso dugu Asteasutik. Inguru paregabea gure kantuekin batera gozatzeko. Goizeko 11:30ean hamaiketako batekin ongi etorria eskainiko zaie partaide guztiei. Ondoren, kalez kaleko kantujirari ekingo zaio 13:30ak arte. Bazkaria Santamaña elkarteak izango da (20 eurotan). Animatu eta eman izena, honetarako azken eguna apirilaren 9an. Bidali zure eskaera helbide honetara: asteazu@euskalnet.net

Kantu-jira Errenteria-Oreretan korrikaren alde