2013/08/26

Abuztuaren 29an, kantujira Erandioko jaietan

Datorren abuztuaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Erandioko "La Plaza" tabernatik hasita, jaietan ohikoa den kantujirari emangio diote hasiera aurten ere bai. 
Udako kantujiren zerrenda jarraitzen du, eta ez dago etenaldirik.. Herri eta hiriburuetako jaiekin gutxi izan ez badugu,.. oraindik hemen duzue beste aukera batzuk.. animo eta segi aurrera!.  

2013/08/21

Abuztuaren 31an, IV. Plentzia Kantari

Badator aurten ere, IV. Plentzia Kantari. Datorren abuztuaren 31an, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, elkartuko dira Zubiko plazan ("piruli" plazan), kantujiran hasteko. Ondoren, Eliza enparantzara iritsi eta kantuan jarraituko dugu "Taberna Ibiltaria" taldekideen laguntzarekin.
Bertara joateko gogoa izanez gero, hemen duzue Plentzia Kantari taldearen inguruko informazio gehiago: Plentzia Kantagune bloga

2013/08/16

Bilboko jaietako kantujirak

Dagoeneko gertu ditugu Bilboko jaiak, eta Bilbo Kantari taldekideak kantujiren egitaraua bidali digute, hemen dituzue hitzordu guztiak:        -Abuztuaren 20an, asteartea;     -Abuztuaren 22an, osteguna;     -Abuztuaren 24an, larunbata, azkena. Kantujira guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Txakur kaleko Kalderapekon.  Beraz,  eskura duzue Bilboko jaietan murgiltzeko aukera paregabea. Milesker Bilbo Kantari.


2013/08/12

Abuztuaren 18an, igandea, Oibarren Kantuz.

Aurten ere IPAR-HAIZEA Elkarteak antolaturik, gaztetxearen laguntzarekin, Kantujira ederra izango dugu Oibarren. Hemen duzuea egitaraua: 10:00etan, Iruñatik autobusak Oibarrera: 11:00etan, hamaiketakoa elkartean; 13:00etan Kantujira; 15:00etan, bazkari solidarioa... eta ondoren kantuan eta dantzan aritzeko tarteak. Prezioa (busa-bazkaria): 13/15 eurotan Joateko asmorik baduzu, deitu abuztuaren 15a baino lehen: 669 741 673 Julen Ongi pasa Oibarren!

2013/07/30

Abuztuaren 20an Tafalla Kantuz herriko jaietan.


Abuztuaren 14tik 20ra bitartean Tafallako jaiak ospatuko dira. Azken egun horretarako bereziki egitarau ederra prestatu digute Tafalla Kantuz taldekideek. Hemen duzue egitaraua: 12:00etan, Tafalla Kantuz ekimena Baigorri elkartetik abiatuta. 14:30ean berriz, Guztientzako bazkaria Ikastolan, 18:30ean, Kantuan jarraituko dugu Tafallako kaleetan zehar, eta 20:00etan, F. Navarra plazan dantzaldia Patxi Perez eta konpainia taldearekin. Bazkarira joateko asmoa dutenek bidali dezatela informazioa helbide honetara: patxideguarats@hotmail.com


Gasteizko Jaiak: Abuztuaren 6an KANTU-DANTZA JIRA

Datorren abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den Kantujira Gorbeia bodegoitik (Herreria kalean dago, Arabako Aldunditik gertu) eguerdiko 12:00etan hasiko da. Ibilbidean kantuak eta dantzak uztartuko dira bidean, bozpasei geldialdi eginik. Eguerdiko 15:00etan berriz Landatxo kiroldegira abiatuko gara bazkaltzera. Arratsalden ere 18:00ak arte jarraiepena emango diegu gure kantu eta dantzei. Ondoren Alde Zaharrean barrena erromeria eta kantuak izango ditugu. 20:00ak arte.  Bazkarian izena emateko 22 euro sartu behar dira honako kontu zenbakian: (Euskadiko Kutxa)  3035 0080 95 0801087673



2013/07/04

Uztailaren 20an, kantu pesta Latsan (Uztaritze)

Datorren uztailaren 20an, Euskal Kantuaren pesta antolatu dute Latsan (Uztaritzen).
Gaueko 21:00etan, Afaria, "Latsan kantuz" eta beste taldeen emanaldiaren laguntzarekin. 
Afaria 19:00 eurokoa izango da (haurrak 9 €). 
Lekua gordetzeko deitu zenbaki honetara:
06.98.62.99.76
Ostatuan berriz, taloak eta ogitartekoak eskuratzeko aukera izango dugu  3 eurotan. 

2013ko "sanferminetan kantari" uztailaren 13an.

Aurten "sanferminetan kantari" kantujira Info7 irratikideak grabatuko digute. EGITARAUA: 11:45ean, Merkatu zaharraren plazan (Udaletxearen atzealdean), elkartuko gara. 12:00-14:30, kantujira musikariekin. (kantujira hau grabatu egingo dugu). 13:00etan, Bazkaria San Jose plazan. 17:30ean, jai-giroan kantuak eta dantzak. Bazkarian izena emateko 22 euroko ingresoa egin kontu korrente honetan: 3035. 0052. 69. 0521052966 (Caja Laboral). Izen ematearen berri eman antolatzaileei: Enrike Arriaga, Iruñea. Orreaga Fundazioa - Tfno.zbkia.: 948 554780 - 649.526.168 e-posta: lizarraindarki@gmail.com