2014/06/27

Uztailaren 5ean, Usurbilen Santaixabeletako kantujira

Udara iritsi zaigu, herriko jaiak ere bai... eta urtero bezala Usurbildarrek bere lekutxoa egin diote Santixabeletako kantujirari. Aurten uztailaren 5ean eguerdiko 12:00etan, Etxebeste kalean, noski aurretik ezin falta Patrinean egingo duten hamaiketakoa. Kantujirarako laguntzaile trebeak izango dute Urruñako KUXKUXTU taldea!
14:00etan berriz Kantu Zikiro Jana Askatasuna plazan txaranga berarekin. Bazkariko txartelak herriko tabernetan dituzte salgai 22 eurotan. 300 pertsonentzako lekua badago, bainan laster batean amaitzen dira, beraz.. gogotxu bazabiltza azkar ibili!
Festarik festa hor nabil ni egunero...

2014/06/26

Uztailaren 6an, KANTALASAI, euskal kantu herrikoiak Biarritzen.

Uda kantari datorkigu, Biarritzeko Arroka elkarteko kideek KANTULASAI saioa izango dute datorren uztailaren 6an, igandea.
Kantujira Udal kasinoko plazan hasiko dute, goizeko 10:30ean.
Hurrengo kantujira berriz datorren abuztuaren 3an, igandean izango da.
Arroka elkartearen inguruko informazioa webgune honetan: ARROKA kultur elkartea

2014/06/25

Trapagaran kantuz webgunea aberasgarria kantuzaleontzat

Lan ederra egin dute Trapagarango taldekideak. WEBgune batean euskal kantu eta dantzen partiturak, audioak, hitzak bildu dituzte. Azken batean kantuzaleontzat tresna erabilgarria, laguntzailea gure zaletasunarekin jarraitzeko. Zorionak eta segi aurrera Trapagarango taldekideak! IKUSI WEBGUNEA HEMEN KLIKATUZ: DANETARAKO DANOK - TRAPAGARAN KANTUZ

Badator aurten ere SANFERMINETAN KANTARI eguna

Urtero bezala, ORREAGA Fundaziotik uztailaren 12an, larunbata, Iruñean eginen dugun kantujirara deitzen zaituztegu. Ibilbidea aurreko urteetako bera izango da. Egitaraua:
- 12:00etan, kantujira hasiera Merkatu Zaharreko plazatik (udaletxe atzealdean).
- 14:30ean, herri bazkaria San Jose plazan (euria eginez gero, Zizur Nagusiko ikastetxean). 
Prezioa: 22 euro. Izena emateko azken eguna Uztailaren 9an. 

Dirua ingresatzeko kontua Laboral Kutxan:  IBAN: ES1430350052690521052966  /  BIC: CLPEES2M
Animatu eta Gora San Fermin!

Kale-kantu eguna arrakastatsua Arrasaten Portaloi kultur elkartearen 10. urteurrenean

Ekainaren 14an, Arrasateko Portaloi kultur elkarteak bere 10. urteurrena ospatzeko "KALE-KANTU EGUNA" antolatu zuen. Jende ugari bildu ziren bertan, kalejiran, dantzan eta batez ere kantuan urteurren oparoa ospatzeko. Aurrera egiteko indarrak eta zorionak jaso zituzten antolatzaileak, beraz lepoan hartu eta segi aurrera. Zorionak!

Kantuak, dantzak eta giro ederra Tolosan, Udalerri Euskaldunen egunean

Ekainaren 14an, Udalerri Euskaldunen eguna ospatu zen Tolosan. Giro paregabean, jende ugari bildu zen bertan. Kalejira koloretsu baten ondoren, ekitaldi ofizialari ekin zitzaion. Ondoren flashmoba eta Tolosan Kantari taldearen eskutik kalez kaleko kantujirari ekin zitzaion. Bideo honetan horren berri jasotzen dugu.

2014/05/09

Ekainaren 14an, KANTA-DANTZA EGUNA Arrasaten

Aurten 10 urte betetzen du Arrasateko PORTALOI kultur elkartearen kantu-jarduerak, hori dela eta, Arrasateko kantuzaleek egun berezi bat antolatu dute. Egitaraua:
11:30ean, harrera + hamarretakoa portaloi aurrean (Udaletxetik gertu). 
12:00-14:30 tartean kalez kaleko kantujira, dantzak ere izango dira. 
14:30ean, bazkaria.
18:00-19:00 tartean, erromeria kantuak eta dantzak. 
Bazkaria 18 eurokoa izango da. Izena emateko azken eguna Ekainaren 9an. Ordainketa egiteko kontu zenbakia: 3035.0001.52.0010100336 . Kantutegia eta zapia eramatea gomendatzen dute. Antolatzaileen esanetan 10 bat musikarien laguntzarekin 300 bat kantuzale elkartzea espero dute. 
Beraz, gonbidapena luzatuta dago, badakizue datorren ekainaren 14an, kantu festa ederra Arrasaten. Zorionak Arrasateko Portaloi kultur elkarteari. 

2014/05/05

Herri Urrats Kantuz 2014, Senperen, maiatzaren 11an.


Urtero bezala, aurtengo Herri Urrats egunean, kantuzaleen kantujira izanen dugu. Datorren maiatzaren 11an, Senpereko aintziraren inguruan, goizeko 11etan hasiko da Herri Urrats kantuz. Aipatutako kantujira Arabako txokotik abiatuko da, beraz han elkartuko gara guztiok.
Euskararen alde eta Lapurdi-Baxenafarroa-Xiberuko ikastolen aldeko hitzordua dugu urtero Senperen, ea aurten ere jende andana biltzen garen, eta kantuz ingurua girotzen dugun.