2016/04/12

Apirilaren 23an, Santurtzin ere kantari

Datorren apirilaren 23an, herri ezberdinetan kantu saioak izango ditugu, Baionan, Urdaxen, eta Santurtzin ere bai!!... (ziur nago beste herriren batean ere zerbait izango dela). 
Iñaki Otxoak pasa digu  informazioa (Milesker Iñaki, eta animo!!!). 
Eguerdiko 12:30etan emango diote hasiera kantujirari eta ondoren kantu-bazkaria izango dute Santurtziko garagardotegian. Dagoeneko badituzte 80 izen-emanak, animatu lekua dago eta!!!. 

Kantujira arrakastatsua apirilaren 9an, Asteasun egindakoa

Aurreko apirilaren 9an, Asteasun ospatu zen kantujira. Eguraldiari aurre eginez, kantuen bitartez berotu zen giroa. Egun ederra, ongi antolatua, eta giro ezin hobea.
Aurrera ba... datorren kantujira prestatzeko!!!
Argazkiak ikusteko klikatu hemen:
Asteasuko kantujira. Argazkiak

2016/04/11

Apirilaren 23an, kantu bazkaria Urdaxeko ostatuan



 Datorren apirilaren 23an, Xareta bailarako herri eder batean kantu-bazkaria antolatu dute, bertan kokatuta dagoen Indiano ostatuan. 
Dagoeneko urte batzuk badira, kantu-bazkari hau antolatzen dutela. 
Goizeko 12etan Indiano ostatuan elkartu eta kalejiratxo bat egiten dute inguruko tabernetatik. 14:30ean bazkaria, eta bazkalostean berriz.. ordumugarik gabeko kantu saioa. 
Musika laguntzaileak "bentazaharreko mutiko alaiak" izango dira. 
Informazioa jaso edo izena emateko telefonoa: 663 701 188 (Fernando).


Ekainaren 25ean Biarritzen, Irailaren 3an Donostian, Euskal Herria Kantuz egunak

Antolaketa lanetan ari dira bai Biarritzen baita Donostian ere. Ekainaren 25ean Biarritzen eta Irailaren 3an Donostian, Euskal Herria Kantuz egunak ospatuko ditugu. Biak lotura izango dute, biak uztarturik joango dira, bietan kantujirak egiteaz gain, ekitaldi bereziak antolatzen ari dira. 
Bi egun horietan, orain 50 urte sortutako "Euskal Kantagintza Berria" mugimenduko partaideak omenduko ditugu, bai iparraldeko kantariak baita hegoaldekoak. Beraien kantuak kantatzeaz gain, gure ondoan izango ditugu. 
Momentuz ez dizuegu ezer gehiago aurreratuko, hori bai gorde egun horiek, bertan egoteko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Aurrerago informazio gehiago. Aiooo.  

2016/04/10

"Txapel karrua" kantu kalejiran aritzeko

Portugaleten sortua, Txapelak bat kantuzale taldea lan ederra egiten ari da bere inguruko herriak, kaleak, eta auzoak kantuz animatzen. 
Eta bere zeregin eta zaletasun horretarako tresna berezia prestatu dute, "TXAPEL KARRUA". Horrekin dabiltzate urtebete, bertan megafonia kokatu dute, bere gordegailua ere badu, gurpil ederrak kalez kale aritzeko, eta aukeran, beraien jan-edanak barra gainean jartzeko aukera ere eskaintzen du. 
Beraz, martxan jarri "txapel karrua" eta AURRERA!!!. 

2016/03/27

HIRUKA'NTUZ leloarekin kantu eguna Senperen

Apirilaren 2an bilduko dira Ibarrungo Inharrea baserrian baxenafarreko, lapurdiko eta xiberuako kantuzaleak, bertan antolatutako Kantu Egunean.
12etan zintzur bustitzea, eta 14:00etan bazkaria kantu bilduma liburuxka bat eskainita. Gonbidatuen artean artista ezagunak izango dira bertan: Kattalin Indaburu, Thierri Biscari, Xenderineko ahizpak, Martxel Brave, Jean Noel Bessonart, beste batzuen artean.. Beraiek dioten bezala..."kantuz ari gabe gu deusik ez gare". Zorionak antolatzaileei eta segi bide beretik!!!
(harremanetarako telefonoa: Piarres - 00 33 (6)83 829 834.) 

2016/02/19

MAITENAN KANTUZ HENDAIAN









 Helbidea:
Maitena Kafetegia
De Gaulle bulebarra, 13
Hendaia

KONTUAK ETA KANTUAK, MUNDU BAT KONPARTITZEKO emanaldia Donostian

NOIZ: 2016-02-21  goizeko 11:30ean
NON: Donostia 2106 gunea

 Euskal Herrian bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonak aurkeztuko ditugu objetu, testu edo pasarte baten bitartez azaltzeko nondik gatozen, zerk ekarri gaituen hona eta zerekin egin dugun topo. Banaiga Band-eko musikariek lagunduta Euskal Herriko eta munduko kantuak partekatuko ditugu guztion artean.
Ekitaldian kantujirako kideak ere parte hartuko dute.