Zorionak Bilboko kantuzale guztiei eta bereziki antolaketan hainbeste izerdi eta gogo isilean bota duten horiei.
10 urte igaro dira Bilboko kaleetan lehen kantujira antolatu zela, eta indar osoz ospatu dute hamargarren urteurren hori. Kantujira jendetsua, alaia... Zorionak!
Eta badakizue hemen ez dela filma amaitzen, segi aurrera hurrengo beste 10 urte gutxienez!
Lepoan hartu eta segi aurrera!
2017/08/29
Irailaren 2an Plentzia Kantari
Aurten zortzigarren urtez jarraian Plentzia Kantari antolatu dute bertako kantuzaleek. Larunbata honetan ospatuko da, hau da, irailaren 2an. Kantu saio nagusia arratsaldeko 19:30ean hasiko da bertako plazatxotik. Kalez kale arituko dira 5 guneetan abesti sorta kantatuaz. Beraien webgunean dituzue kantatu behar diren abestien zerrenda, egitaraua eta ibilbidearekin batera.
Plentzia Kantari 2017ko informazio zuzena jaso nahi izanez gero hemen klikatu:PLENTZIA KANTARI 2017
2017/08/20
Kargak eta Deskargak, artisteen formatu berria
Kalez kale aritu dira Unai Iturriaga, Igor Elortza (kantari-bertsolariak) eta Rafa Rueda (kantuegile-gitarran) eta Josu Zabala (Ertzainak taldekideohia soinuarekin), beraien emanaldiak herritarrekin konpartitzen zuzen zuzenean. Saio ederrak, erakargarriak, eta bereziak noski.
Bilboko Aste Nagusiko kantujirak
Euskal Herriko hiriburuetako jaiak eta aste nagusiak banan banan pasatzen ari dira, oraingoan Bilboko aste nagusia datorkigu bere erregina eta guzti, Mari Jaia.
Bilboko kantujirak badute bere xarma, jendetza izugarri elkartzen da gure kantuak abesteko.
Hemen dituzue datorren astean izango diren kantujirak:
- Abuztuak 24, osteguna.
- Abuztuak 26, larunbata.
Kantujirak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira, betiko lekutik Kalderapeko tabernatik (Txakur kalea). Animatu eta goxatu Bilboko jaietan!!!
2017/07/31
G. Irigoien: "giroaz mozkortzen naiz"
Baionako bestetan murgildurik, Berria egunkarian jaso dute Guillaumeren elkarrizketa. Baionan Kantuz taldekideak, Ainhiztarra izanik ere, ongi bizi ditu Baionako bestak, eta bertan antolatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen du, karrikaldiaren antolaketan adibidez.
Baionako bestetan ez dago aspertzeko tarterik, badago zer eginik, kantuan, dantzan, lagunartean,...
Irakurri elkarrizketa: Berria-Guillaume Irigoien
2017/07/27
Baionako Jaiak: Kantu saioen informazioa
Badatoz Baionako festak, eta bertan ezin falta kantua eta dantza. Hemen dituzue Baionako Karrikaldien informazioa.Informazio gehiago Baionan Kantuz webgunean:
Goxatu bai dantzan baita kantuan ere!!!
Gasteizko Jaiak: Abuztuaren 6an kantujira
Abuztuaren 6an, Gasteizko jaietan egingo den kantujira Arka plazatik abiatuko da 12:00etan. Bertan "ibiltari" eskultura dago. Amaiera berriz Aiztogile kalearen inguruan emango diogu. 15:00ak inguruan Landatxo kiroldegian izango dugu herri bazkaria. Eta bazkal-ondoren etengabeko kantu-dantza giroan murgilduta jarraituko dugu.
Bazkaltzera joan nahi dutenek 24 € ordaindu beharko dute, Euskadiko Kutxaren diru-ordainketa eginez. Hemen duzue zenbakia: 3035 0080 95 0801087673.
Ordainketa egiteko azken eguna: abuztuak 2. Beti bezala, jende kopurua eta zein herritiko zoazten informazioan jarri. Ez ahaztu ordainagiria eramaten.
Besterik gabe, ondo pasa Gasteizko jaietan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






