2023/10/25

AZAROAK 4, Euskaltzaleen KONTSEILUTIK bidalitako ESKABIDEA:


 EUSKALTZALEEN KONTSEILUtik honako eskaera jaso dugu: 

Datorren azaroaren 4an, "EUSKARAREKIN BAT EUSKARAZ BAT" lelopean, euskararen alde jendarte zabala bilduko da Bilbon. 

Aldarrikapenarekin batera ibilbide alaia eta musikatua nahi dugu, hori dela eta, Euskal Herriko kantu taldeko kantuzale eta musikariei dei berezia egin nahi diegu, ekimen honetan parte hartzera. Euskal kantuen bitartez euskararen aldeko kalejira alaia eta musikatua bideratu nahiko genuke. 

HITZORDUA: Datorren azaroaren 4an, 16.30etan (orduerdi lehenago), Dña. Casilda parkean musikariekin eta kantuzaleekin elkartzea nahiko genuke, kantu eta musika jarduna ongi antolatzeko. 


Beraz, animatu eta zatozte Bilboko kaleak euskal kantuekin alaitzera eta euskararen aldeko aldarria ozenki abestera!!! 

BIDEOA: Iruñean Kantuz urriaren 7an


 

BIDEOA: Urriaren 21ean, Zornotzako pilotalekuan, Iparragirre oroituz Gontzal Menbibilen kontzertua.


 

URRIAK 28, BAIONAN KANTUZ taldearen saioa EUSKAL MUSEOAN 11.00etan.

    Horra jada urriaren laugarren larunbata begi bistan, BAIONAN KANTUZen antolatzaile eta jarraitzaileek sekula ahanzten ez dutena. Beti bezala, EUSKAL MUSEOAren aitzinean bilduko dira goizeko 11.00etan, xaramelatzeko aurtengo liburuxkako kantuak, Tuntuna elkarteko kantari eta soinulariek prestatuak. Oraingoan "Urtxintxa" Manex Pagolaren kantu famatua eta zentzuduna errepikatua daike, berriagoa den kantu batekin. Egia erraiteko, frantses baten bertsioa da, "Amstrong", Okzitaniako tolosar kantari famatu batek moldatua eta Tuntunakoek euskararat egokitua. Asteburu hau koroen asteburua izanen da Baionan eta Baionan Kantuz izanen da koro herrikoi eta zabala, nahi duenak praktikatzen ahal duena. Programa osoa aurkitzen ahal da jadaneko BAIONAN KANTUZ webgunean edota www.facebook/baionan-kantuz guneetan. Larunbata arte! 

URRIAK 21, GASTEIZ KANTUZ, 12.00etan Bode tabernatik


 

URRIAK 20, GETXON KALEJIRA eta KANTU POTEOA Itxas argiako kantari-kanta taldearen eskutik