2026/09/19

IRAILAK 26, Usurbil kantujira, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Irailaren 14an, 18:00etan, ohi moduan Agerialden topatuko gara ordubeteko saiorako. Euskal abestiak maite dituen edonork, ateak zabalik ditu. Hortaz, hurbildu lasai asko oso ondo pasako duzu gurekin!
Bestalde, lehen kantujira IRAILAren 26an egingo dugu, 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Oraingoan Nafartarrak taldeak herrira gonbidatu ditu Bardozeko Xarnegu ikastolako gurasoak eta kantujira haiekin batera egitekotan gara. Hortaz, abesteko gogoa duen edonorri parte  hartzeko deia egiten diogu.

IRAILAK 20, BAZTAN KANTUZ Oronozen 12:00etan Urgain jatetxetik abiatuta


 

2026/09/12

IRAILAK 12, BILBO KANTARI Olabeagako jaietan, 12:00etan La Lonjatik abiatuta.


 

IRAILAK 11, ERANDIO kantagunearen 25. urteurrena ospatzeko kantujira, 19:30ean Sagarrondotik hasita.


 

BIDEOA: Iruñean kantuz irailaren 5eko kantujiran

 

ARTIKULUA: BERRIAn argitaratutako artikulua "Eremu erdaldun batean euskaraz gozatzeko bide bat da Bilbo Kantari"

 Abuztuaren 26an, BERRIAk Bilbo Kantariko ordezkariei egindako elkarrizketa-artikulua argitaratu zuen, bertan Arantza Alvarez eta Galder Segurolak Bilbo Kantari taldearen nondik-norako guztiak azaleratzen dute. Artikulu guztia irakurtzeko hemen klikatu: BILBO KANTARI BERRIAn artikulua


BIDEOA: Bilboko aste nagusian Bilbo Kantariren kantu saioa


 

BIDEOA: I. ZARE KANTUZ abuztuaren 22ko kantu saioa


BIDEOA: LEATXE KANTUZ abuztuaren 8ko kantu saioa Leatxe herrian