Datorren abuztuaren 6an, Gazteizko jaietan KANTUJIRA ederra antolatu dute Gasteiz Kantuz taldekideak.
Eguerdiko 12:00etan, Gorbeia bodegoitik (Herreria kalean) hasiko da. Kantujira honetan kantuak eta dantzak uztartuko ditugu antolatutako bost-sei geldiunetan.
Eguerdiko 15:00etan berriz herri BAZKARIA, Landatxo kiroldegian.
Bazkal ostean, dantzan eta kantuan ariko gara, 18:00ak bitartean, ondoren Alde Zaharrera joango gara, Ahiotz plazan izango dugun erromeriaz eta kantu-saioaz goxatzeko.
Bazkarirako informazioa:
Bazkaria Aguraingo Sarayola katering enpresak prestatuko du.
Menua: Hasierako hotzak, hasierako beroak, makailoa eta sahieskia, sorbetea, ardoa, kafea eta likoreak.
Prezioa: 23 €
Izena emateko: Ordainketa egin (23 €), Gasteiz Kantuz kontu honetan:
3035 0080 95 0801087673 (euskadiko Kutxa).
DIRUA SARTZEKO AZKEN EGUNA: UZTAILAREN 30ean.
Zuen izen-abizenak jarri, kopurua eta ordain agiria bazkarira eraman.
animatu Gasteizko jaietara!!!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario