2023/09/18

Irailak 24: "Azken muga" ekimena Zarateko lepoan: ET INCARNATUS ´+ Kantuz taldeak


 "Azken muga 2023" ekimenari amaiera emateko Zarateko lepoan (ingurune zoragarri batean), Et Incarnatus ordestrak kontzertua eskainiko du igandean, 12.30ean. Bertan eskainiko dituzten kantuak eskaintzeko, KANTUZ TALDEETAKO kideak gonbidatu nahi izan dituzte, beraz hor doakizue proposamena. Musika talde eder baten gidaritzapean gure betiko kantuak abesteko proposamena. 
KANTUAK: Aberriaren mugak, azken dantza, baldorba, baratze bat, eperra, furra furra, lau teilatu, lili bat ikusi dut, loretxoa, martxa baten lehen notak, mendian gora, oi ama euskal herri, txoria txori, xalbadorren heriotzean. 

*Ondoren nahi dutenek bertan bazkaltzeko aukera izango dute 10 euro truke. ANIMATU eta ZATOZ!

ZARATE LEPOA: KOKAGUNEA MAPA    /  AZKEN MUGAhttps://azkenmuga.eus/eu/azken-muga-eu/

ZARATEKO LEPOA (argazkiak)

No hay comentarios:

Publicar un comentario