2020/02/28

Baztan Kantuz: hurrengo hitzordua martxoaren 22an Oronoz Mugairen. BERTAN BEHERA MARTXOKO HITZORDUA



KANTUA eta ALDARRIKAPENA otsailaren 29an

Kantua eta aldarrikapena sarritan uztarturik ematen dira, eta hemen duzue horietako adibide argi bat.
Kantuzaleen artean zabaltzeko mezua jaso dugu:

Usurbilgo Kantuzaleok kantuz manifestatzera goaz, ez bai diogu kantatzeari utziko!! 
Halaber, ekimen honetara, gainontzeko kantuzaleok gonbidatzen zaituztegu gurekin bat egin dezazuen. Ekarri musika tresnak eta goazen elkarrekin kantuz manifestazioa indartzera!!!

16:30etan, aurrez elkartuko gara Easo plazako kioskoan, kantuen letrak banatzeko eta abesteko.

Elkarrekin gehiago gara eta izango gara.

Martxoaren 7an Iruinean kantuz- BERTAN BEHERA MARTXOKO KANTUJIRA

Iruñean Kantuz taldea bere kantu liburuxka berria lantzen jarraitzen du, horrela datorren martxoaren 7an, kantatuko dituzten abestien bideoak zabaldu nahi dituzte kantuzaleek abesti hauek ikasi ditzaten. Hemen dituzue beste batzuen lastebideak:
GOIZUETAN
ARROSAKO ZOLAN
DONOSTIAKO HIRU DAMATXO
EGIA DA

Martxoaren 21ean Tafallan Kantuz Lau Urtaroak. BERTAN BEHERA MARTXOKO KANTUJIRA


Apirilaren 25ean Santurtzi Kantariren topaketa- BERTAN BEHERA KANTU TOPAKETA

Dagoeneko topaketarako egitaraua bidali digute:
11.00  Hamaiketakoa Mahastietako eskolako patioan, eta bazkarirako txartelen banaketa.
12.00 Mamarigara igoko gara kantatzen hasteko. 
12.30 El ancla plazan abestuko dugu. 
13.00 Portuan abestuko dugu. 
13,30 Udaletxearen aurrean abestuko dugu. 
14.00 Gernika parkean abestuko dugu. 
14,30 Bazkaria Mahastietako eskolako patioan. 
Bazkalondoa: talde bakoitzeko zuzendariak 2 abesti zuzenduko ditu. Oraingoz, “Aberriaren mugak” eta “Triste bizi naiz eta” baino ez dira aukeratu. Taldeetako zuzendariek gure kantutegiko bina kanta aukeratu behar dituzue; aukeratutakoan esan, mesedez.

17:30etik aurrera erromeria izango da parte hartzen duten musikarien eskutik.
19:30ean amaiera emango zaio egun eder honi. 
Martxoaren 26a baino lehen eman behar da izena. Pertsona bakoitzeko 25 € sartu behar dira Santurtzi Kantariren ES86 2095 0065 31911795 2181 kontu korrontean eta kontzeptuan zuen herriaren izena eta pertsona kopurua jarri behar duzue. Ordainketaren egiaztagiria ioachabal@gmail.com helbidera edo 659005544 whatsappera bidali behar duzue.

2020/02/13

Sorotan Bele Gogoan proiektua maiatzatik aurrera

Sorotan Bele taldea sortu zela 30 urte bete direnean, lehenengo doinuak berreskuratu eta formatu berrian bildu dituzte Sorotan Bele Gogoan proiektuarekin. Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak argi utzi dute ez dela taldearen itzulera. Proiektu hau Xabier Zabala musikagilearen laguntza izan du,eta  funtsean Sorotan Bele taldekideak izan ziren Gorka eta Urbilekin batera herriko bandarekin batera gogoratuko dituzte garaiko abesti esanguratsuenak. Lehenengo kontzertua maiatza amaieran edo ekaina hasieran egingo dute, eta guztira 11 kontzertu egin nahi dituzte, formatoa gehiegi erre gabe. 
Garai bateko kantuak, doinuak eta letrak gogoratzeko aukera ederra. 
Hemen duzue Euskari irratian eginiko elkarrizketa: