Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Malerreka Kantuz ekimena martxan jartzea pentsatu du. Horregatik martxoaren 2an, ortziral arratsaldeko 19:30ak aldera, Doneztebeko eliz atarian bilduko dira ekintza honi hasiera emateko eta bertako karriketatik barrena ibiltzeko.
Ekintza honek arrakasta izanen duelakoan daude Mankomunitatean eta denak animatu nahi dituzte, Doneztebeko karrikak kantu hauekin alaitzeko.
Malerrekak, ekintza hau burutzeko behar diren osagai guztiak dituela jakin badakite Mankomunitatean, herri eta paisaia ederrak, musikariak eta euskal kantuak kantatzeko ohitura.
Hitzorduak
• Martxoak 2, ortzirala, 19:30ean Doneztebeko eliz atarian.
• Apirilak 6, ortzirala, arratseko 19:30ean Iturengo plazan.
• Maiatzak 4, ortzirala, arratseko 19:30ean Donamariko plazan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario