2012/09/13

Urriaren 6an, Gernikan: Euskal Jaia eta kantujira

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Urriaren 6an, larunbata, Euskal Jaia izango dugu Gerninak, eta egitaraua barruan indar berezia izango du gure ohiko Kantujira. Beraz hemen doakizue gure gonbidapena, bai kantuzaleei eta kantu taldeak osatzen duzuenoi bertara etortzeko.
Orain dela 4 urte hasiera eman zitzaion jai honi, eta guztion laguntzaz jaia gero eta jendetsuagoa izatea lortu dugu. Zorionak guztioi.  
Ordutegia hau izango da:
11:00etan hamaiketakoa kantari guztientzako (doan).
12:00 etan Euskal Jaiaren txupina eta 14:30ak arte Gernikako kaleetan kantujira.
15:00 etan Bazkaria. ( 15 euro bakoitzana izango da).
Bazkal-ostean, dantzak eta kantuak. 
Ezkakizun bat. Gernikara etortzeko asmoa duzuenok, mezedez, bidali mezu bat etortzeko asmoa duzuela adieraziz eta gutxi gora behera zenbat izango zareten. Mezu hau, ahalik eta lehen bai-lehen. 
Etortzen zaretenok, janariaren tiketak erosteko  urriaren 3arte daukagu eta talde bakoitzekoak BBKako kontu korrontean sartu behar dozue dirue, zuen taldeko kideen tiketak guk erosi ahal izateko.  Talde bakoitzetik sarrera bakarra.
BBK.GERNIKA-LUMO 2095 0043 1091 1101 0087
animatu eta urriaren 6an badakizue... kantuan aritzeko beste hitzordu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario