Irailaren 22an Urretxun Euskal Jaia ospatzen dute. Bertan kanturako tarte ugari izango dute bertaratzen diren guztiak.
- Eguerdiko 13:00etan, Iparragirre kalean, herri kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik.
- Arratsaldean berriz, gurdien kalejira amaitu ondoren, "Taberna Ibiltariaren" emanaldia.
Irailaren 23an berriz, astelehena, 21:00etan, XX. Kantu-afaria antolatu dute herritarrek, irekia eta parte-hartzailea. Bertan gonbidatu berezi bat izango dugu bere kantuekin, Anje Duhalde.
No hay comentarios:
Publicar un comentario