Datorren irailaren 21ean, Donostiako kantujira saioa probestuz, INFO7 irratiak bere lehen grabaketa saioari ekingo dio. Argi azaldu nahi dizuegu lehen grabaketa hau, froga bat besterik ez dela izango, eta emaitzak jaso ondoren, aztertuko dituzte hurrengo kantujirak nola grabatu.
Beraz, batez ere, inguruko herrietan zaudeten kantuzaleei dei berezia luzatu nahi dizuegu irailaren 21ean, eguerdiko 12:00etan Donostiako alde zaharrean hasiko den kantujira horretan parte hartzeko. Animatu!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario