Aurten ere, Donostiako kantuzaleen eskutik, "LAGUNEKIN KANTARI" egitasmoa aurkeztu digute (13. edizioa). Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen elkartetik abiatutako ekimena dugu hau. Ekitaldi guztiak maiatzan burutuko dira. Egitaraua:
- maiatzaren 5ean, Gorka Knorr, Natxo Knorr- maiatzaren 12an, Mixel Etxekopar eta Mathieu Mendizabal.
- maiatzaren 19an, Itziar Zamora etxekoekin kantari.
- maiatzaren 23an, Kantu jira eta ondoren, 22:00etan kantu afaria.
Emanaldi guztia Larrotxene kultur etxean eskainiko dira, arratsaldeko 20:00etan.
Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldi hauetara, sarrera doakoa da.
Zorionak antolatzaileei!.
No hay comentarios:
Publicar un comentario