Gernikan ere laster ditugu Euskal Jaiak, eta urriaren 4an, kantuzaleen topagunea izaten den eguna. Urtera ehundako kantuzale biltzen dira bertan, eta aurtengo egitaraua dagoeneko bidali digute Gernikatik. Hamaiketakoa San Fidel ikastolan, Eguerdiko 12:00etan txupinazo Merkurio iturrian eta horrekin batera Kantujiraren hasiera. Elai alai dantza taldea, musika eskolako trikitilari, txistulari eta fanfarreakin kalejira izango da. 15:00etan herri bazkaria merkatu plazan (15 euro). Bazkalondoren ez dira faltako kantuan eta dantzan aritzeko aukerak, Urdaibai kantagunearen eta Elai alai dantza taldearen eskutik. Izena emateko jarri harremanetan Urdaibai Kantugune taldearekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario