2016/01/26

GURE AHOTS ISILDUAK!

Behartuta sentitu dut nire burua, aurreko larunbatean Donostia 2016ko inaugurazio ekitaldiaren inguruan bi hitz gutxienez esateko. Lehen hitza ESKERRAK bertatik egindako deialdiari jasotako erantzunagatik. Hainbat kantu taldeetako kantuzaleak bertaratu ziren Donostira Mikel Laboaren kantuaz gozatzera, eta bide batez ekitaldi "erakargarri" hori zuzenean ikustera, Denak borondate onez, gogotsu eta ilusiokin. Milesker berriro.
Bigarren hitza BARKATU. Atsekabez barkamenak eskatu behar dizkizuegu, gu bezala engainatuak sentiarazi zineten guztioi. Etsipena sentitu genuen, gure benetazko papera zein zen argi ikusi genuenean. Gure ahotsak, kantatzeko grina eta ilusioa soberan ziren, dena grabatuta zegoen. 
Hala ere, gure jardunean eta zaletasunean jarraitzeko gogoa eta ilusioa ez digute kenduko. Aukera izango dugu aurten nolakoa den gure jarduna erakusteko, entzungo gaituzte. Esan bezala MILESKER eta BARKAMENAK Donostira gerturatu zinenten kantuzale guztioi. 

2 comentarios:

  1. Ez natorkizu batere ados.
    Ez, gero, eskatu niri barkamenik.
    Nahita jo nuen bertara. Nahita kantatu. Nahita gozatu.
    Ez nintzen espektakulo bat ikustera joan. Ez horixe!
    Zubi bat sortzera hurbildu nintzen. Eta baita eraiki ere.
    Gizakiok hautsi? Kantatuz berreraiki genuen.
    Neu parte hartzaile; ez, gero, ikusle.
    Ensaiotako musika grabatu berbera izan zen gure laguntzaile larunbatean. Nola kantatuko genuen, ba, haren gabe? Nork emango ote zigun tonua eta gero segiiii?
    Agian kontua beste bat dela jakin behar degu: gure Donosti parte hartzaileaz haratagooooo beste San Sebastián bat dagoela, ikusi bakarrik nahi duena, 50.000 Baga-biga papertxo haietatik 45.000 zakarretara bota zituztenak. Eta gure albora hurbildu zitzaizkigunean... kantatu ordez, lehen lerroaz bultzaka jabetu eta argazkiak ateratzen aritu zirenen Donostia.
    Neronek gozau nun (zinez, Anoetara joaten direnak ez bezala).

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko zure iritzia emateagatik, eta pozten naiz zure esperientzia modu horretan ikusi baduzu. Hala ere, aurretik lehen momentutik antolatzaileek beraien asmoak argi eta garbi adieraziko balute, gaitzerdi. Bertan ez ziren bakarrik donostiarrak egon, Gipuzkoa osotik ekarri genuen jendea kantatzeko, eta hauen "kexa-haserraldia" nabarmen jaso genuen. Nire ikuspuntutik antolatzaileek masa soziala agerian jarri nahi zuten, ez gure parte-artze zuzena, hori argi dagoela iruditzen zait. Beno jarraituko dugu honetaz eta haretaz hitzegiten, hori bai, beti ere ikuspuntu eraikitzaile batetik abiatuta. Milesker eta laster arte. aiooo.

    ResponderEliminar