2016/01/15

Urtarrilaren 23an Donostia 2016 inaugurazioan "Baga biga" abestiarekin

2016. urtea berezia izango da bai Donostian baita Euskal Herrian, Europako kultur hiriburu izendapenak eragingo baitu bertan. Datorren urtarrilaren 23an inaugurazio ekitaldiari ekingo diote, eta horretarako kantuzaleekin harremanetan jarri dira. Gurekin kontatu nahi dute, eta kantuz hasiera eman nahi diote izendapen honi, "BAGA, HIGA" kantuarekin. Gonbidapena zabala egin nahi dugu, datorren urtarrilaren 23an, gurekin kantatu nahi duzuenok abisatu aurretik eta jakinaraziko dizuegu zer egin behar duzuen (lekua, ordua,  eta bestelako azalpenak). Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 20:00etan izango da, Donostiako Maria Cristina zubian,  hala ere parte hartzaileak lehenago elkartu beharko ginateke.
Esan bezala, bertan egon nahi duzuenok, bidali mezuren bat eta jarriko gara harremanetan zuekin. Animatu!.
Inaugurazio ekitaldian parte-hartu nahi duzuenontzat:
- Urtarrilaren 21ean, osteguna, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.19:00tan eta beranduenez 22:00tan bukatu
-  Urtarrilaren 22an, ostirala,  TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.19:00tan eta beranduenez 22:00tan bukatu.
- Urtarrilaren 23an, larunbata, TABAKALERAko kafetegitik abiatuko gara zubira.18:00etan.Zeremonia 20:00tan izan arren, horrelakoetan aurretik bertan egotea komeni da. Pazientzia eskatzen dizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario