2018/05/03

Pasaia 2018 ITSAS FESTIBALA

Maiatzaren 17tik 21era burutuko da eta xede nagusitzat itsas kultura sustatzea du. Itsas festibal honetan hainbat ekimen burutuko dira uretan zein lehorrean. Galizia izango da gonbidatu nagusia eta Pasaiako badian hainbat lekutako ontzi tradizionalak elkartuko dira, horien artean l'Hermione, frantziar ontzi historikoaren erreplika. 
Mota guzietako ekimenak antolatu dituzte, eta laster argitaratuko dute egitarau osoa. Hala ere, jakin badakigu, datorren maiatzaren 19an, 12:00etan KANTUJIRA bat antolatu dute Pasai Donibanen. Inguruko kantuzaleak (zein urrutikoak ere, noski) gonbidatuta daude bertara. Kantu liburuxka berezia ere argitara emango dute eta bertan eskuratzerik izango da. 
Ingurune paregabe batean, itsasioari begira, kantuan aritzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe... animatu!!!
Informazio gehiago hemen: PASAIA-ITSAS FESTIBALA

No hay comentarios:

Publicar un comentario