2019/06/21

Basauriko San Migel Kantari taldearen bloga aberasgarria

Herriz herri kantu taldeak eratzeaz gain, kantu talde batzuk lan bikaina burutzen ari dira. Horietako adibide bat Basaurin dugu. Basauritarrak kantuan biltzeko ahalmena izateaz gain, blog erakargarri bat sortu dute. Bertan herriko informazioa,  argazkiak, bideoak, kantu liburuxka, egutegia, jasotzeaz gain, kantuen partitura ugari zintzilikatu dituzte. Eskertu beharra dago Joseba Ibarrak egindako lana, eta guztiekin partekatzeko eskainitako aukera.
Sartu San Migel Kantari taldearen blogean (SAN MIGEL KANTARI bloga ) eta abestien partiturak nahi izanez gero, hor izango dituzue eskuragarri. Zorionak basauriko kantuzaleei eta aurrera!  

No hay comentarios:

Publicar un comentario