2019/07/26

Baionako bestetan kantu saio ugari

Hemen duzue aurtengo bestetarako Baionan Kantuz taldean zabaldutako informazioa:
Aurten lehen berritasuna plaza bera izanen da, arraberritua denetik bere lehen Baionako Bestak eta bereziki bere lehen Karrikaldia biziko baitu. Hortako ere arta haundienarekin plazari untsa egokitzeko gogoetak egin dituzte partaidek, publikoaren biltzeko egina den leku horren egin ahala untsa baliatzeko. 
Programa betiko bide beretik joanen da, dantzarekin hasiz eta Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte eramanen dute ekitaldia arratsaldeko 16:30ean. Ostirailean haatik iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala. Kantarien aldetik arratsaldeko 17:30etarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Gura Show Philippe Albor musikari ezagunaren inguruan Maggi Mirande, Kattalin Indaburu, Amaia Riouspeyrious eta Maider Cigarroak muntatu taldearekin eta beren haur kanta landuekin, ostirailean Ziburuko Kartsuki lagun taldearekin, larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Lohitzune aldeko Bost Axola nexka talde polifonikoarekin. Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 19:00etan eta Baionan Kantuz arratseko 20:00etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok. 
Karrikadantzarentzat hiru talde ostirailetik harat aldizkatuko dira arratseko 21:00etatik goiti: Amikuzeko txaranga, Etxalarreko Elizagoien ahizpak trikitilariak eta Rita Mutxiko talde berria igandean Karrikaldiren bukatzeko. Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Bestak arte! 
Baionan Kantuz progrma ikusteko hemen klikatu: BAIONAN KANTUZ BESTETAN

No hay comentarios:

Publicar un comentario