2023/04/13

ANDONI OILOKIEGI, gazte artista-musikari-kantari nekaezina... fenomeno berria

Gaztea da eta hor dabil herriz herri, kantuz kantu etengabean nekatu gabe. Kantu batekin hasi eta ez dakigu noiz hartuko duen atsedena, kantu denak lotzen ditu, bata bestearen atzetik... kantua, musika, erritmoa, alaitasuna, giro ona eta umorea uztartzen ditu eta... gainera jendearen parte-hartzea eskertzen du. Bera eta bere kitarra nahikoak dira sekulako giroa sortzeko. Estimatuta dago horrelako artisten ekarpenak! Datorren ostiralean Erratzuko Gorosti ostatuan egongo da, Arizkun rock festibalean ere bai, eta beste hainbat herrietan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario