MEZUA
Kaixo lagun kantuzale horiek,
larunbatean, hilaren 17an, hiru urtez ezin izan eta gero... elkartuko gara berriro... Egunaren inguruko informazioarekin gatozkizue oraingoan.
Goizean, 11.00etan emango diogu hasiera egunari, beraz saiatu zaitezte ordu hori baino lehenago bertan izaten. Ertzila kalean (Moyua plazatik Indautxurantza doan oinezkoentzako kalean) elkartuko gara. Metroz hurbilduko zaretenek "Moyua" geltokian irten behar duzue.
Zuen herritik autobusez etorriko zaretenek hantxe bertan Moyua plazan dagoen"Hacienda estatal"aren aurrean (Carlton hotelaren ondoko eraikina) autobus geltokia duzue han gelditu eta jaisteko.
Ongi etorria eta hasierako kantuen ondoren Gran Via kaletik Bizkaiko Foru Aldundiraino joango gara. Ondoren Albia lorategietara, han goizeko saioari amaiera emanez.
Bazkaria goizeko azken kantuaren ondorenbazkaltzeko ordua helduko zaigu.
Txoko Piperrak eta Kafe Antzokianbazkalduko duzuenok (Gasteiz kantuz, Laguntasuna, Zarautz kantuan, Arroka taldea, Pasai Donibane, Idiazabal-Beasain kantuz eta Plentzia kantagunea) Justizia Jauregia aurrez-aurre begiratuz ezkerraldean dagoen EAJren Sabin Etxea eraikinaren aurrean zain izango dituzue, petoa jantzita, zuek bazkaltzera eramateko arduradunak.
Beste guztiek Justiziaren jauregiaren beste aldean, Iruña tabernaren inguruan, izango dituzue zain zuetaz arduratuko direnak, petoa jantzita ere bai.
Arratsaldea bazkaldu ondoren arduradunek eramango ziatuztete arratsaldeko saioari hasiera emateko tokira, Arriaga plazara hain zuzen ere. 17.00etan ekingo diogu eguneko bigarren zatiari. Kanta kantari ibiliko gara Zazpi kaletan barna: Arriaga plazan, Santiago plazan, Unamuno plazan, eta Plaza Barrian, non egunaren azken ekitaldia burutuko dugun
Etxerako bidea: zuen autobusak Areatzako San Nikolas elizaren ondoko geltokian hartuko zaituzte etxera itzultzeko orduan.
"...eta elkartuko gara berriro!"
Edonolako zalantzarik izatekotan idatzi edo dei iezaiguzue.
Eguna gogoratzeko eskaera: Bazkarian, kantuan... zuen taldearen argazkiren bat egitea eta guri bidaltzea.
Egun ederra elkarrekin gozatuko dugulakoan, larunbater arte, agur bero bat.
PRENTSA OHARRA
(Klikatu gainean testua handitzeko)
No hay comentarios:
Publicar un comentario