2023/06/29

UZTAILAren 1ean, GURE ESKU KANTARI BILBON

 

Dakizuenez uztailaren lehen egunetan Tourra Euskal Herriko hainbat herritatik pasatuko da, hasiera Bilbon izango duela. GURE ESKUk hainbat ekimen antolatzen ari da han eta hemen Tourrak duen nazioarteko oihartzuna baliatu nahi baitu Euskal Herria nazioartean proiektatzeko. Hau da, argi esateko Europako txoko honetan 7 lurraldez osatutako herri bat badagoela, nortasun propioa duena, Europako hizkuntza zaharrenarekin bizi dena, bere burua gobernatu nahi duena, kirolzalea dena. Eta hori dena harrotasunez bizi duena. 

Tourrean "Basques decide - Euskal Herriak erabaki!" leloaren bidez gure herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du. Tourraren lehendabiziko etapa Bilbon abiatuko eta amaituko da uztailaren 1ean. Jende andana, euskaldunak zein beste herrialdetatik etorritakoak, hurbilduko dira Bilbora egun horretan. Eta hemen dauden bitartean bere nortasun eta kultura proipioa duen herri bat garela erakutsi nahi die GURE ESKUk. 

Horregatik Zazpi kaletan barna ibiliko den "GURE ESKU KANTARI" alai eta aldarrikatzailea antolatu da 19.30ean Burtsa eraikinean (John jauregian), pilota kalean hasita. Gura luke zuk, guk, ere parte izatea, eta horretarako eskatzen dizu, digu, parte hartzea, kantu-jira horretan gure kultura eta nortasunaren adierazleak ere bagarelako. Erakus dezagun munduan hemen erabaki nahi duen HERRI bat badagoela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario