2023/08/15

Oroimen historikoa: "KANTU BAT ASKATASUNARI" ekimenak datorren ABUZTUAREN 27an, Donostiako gertaerak ekarriko ditu gogora.

130 urte beteko dira... 1893ko abuztuaren 27an, Espainiako Guardia Zibilak hiru donostiar hil zituen tiroz, Londres hotelaren kanpoaldean, Espainiako presidente Parxedes Mateo Sagastaren aurkako Gamazada edo Sanrokada herri altxamenduan: Justo Perez, Rufino Azpiazu Etxeberria eta Bixente Urzelai. Era berean, hamar lagun zauritu zituzten, eta hamarnaka atxilotu. Bulebarreko kioskoan hasi ziren egun hartako istiluak, hainbat herritar GERNIKAKO ARBOLA abesten hasi zirenean, eta Londres hotelaren parean izan zen tiroketa (Sagasta hotelean zegoen).  Hemen duzue gertaeren KRONIKA: HITZA: "Kantu bat ASKATASUNARI"

Datorren abuztuaren 27an, 12.00etan Donostiako Bulebarren ekitaldi berezi bat antolatu da gertaera horiek gogora ekartzeko (txalaparta, musika, kantuak, dantza, oroigarriak,...). Ondoren KANTUJIRA batekin amaituko da eguneko egitaraua. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario