2023/11/10

KANTARI app-ak BERRITASUNAK DITU: Euskal Herriko kantujiren agenda jasoko du orain

Euskal Herriko herri ezberdinetako kantu taldeek erabili duten kantari aplikazioa berritu egin da. Bertsio berriak herri desberdinetako dozenaka kantu liburuxkak bildu ditu. Guztira 600 bat kanturen letrak eta bideo-karaokeak pilatu ditu. Besteak beste, Bilbo Kantariko, Plentzia Kantaguneko, Zarautz Kantuaneko edo Urdaibai Kantaguneko liburuxkak aurkitu daitezke. 

Bertso berriak 2 berritasun nabarmen ditu. Batetik, herri ezberdinetako kantujiren egutegia kontsultatu ahal izango da, non eta noiz izango diren jakin ahal izateko. Kantujira horien xehetasunak agertuko dira bertan (abestuko diren abestiak, geldiuneak,...). 

Bestetik, bideo-karaokeak hobeto ikusi daitezke. 

Kantari app-ren garapena, dena den, ez da berritasun hauekin amaitzen, garatzaileek lanean jarraitzen dute. Hurren urratsa agenda eta kantuak kudeatzen dituen intraneta osatzea da eta herrien esku uztea, hauek autonomoak izan daitezen appa elikatzeko eta informazioa bertan sartzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario