Musikaren Bestak bakotxari bere kantu eta musika nahiaren plazaratzeko ahalaren emaitea zuen helburu hastapenean, eta erran daiteke Baionan Kantuz ideia beretik doala 27 urte hauetan, bakotxari orentto batez kantatzeko parada emanez. Aurten ere ekainaren 21ean, present daike Baionako hiriaren egitarauan arratseko 18.00etan, orain beretua duen Euskal Museoaren korralean. Programa alai eta senti beratsua prestatu du Tuntuna elkarteak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario